ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Zaraten Mapa

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 10ekoa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan Euskal Trenbide Sarearen (ETS) esku lagatako titulartasun autonomikoko trenbide-lineek sortutako zarataren kontrako ekintza-plana.

Ebazpena (PDF, 212 KB)

Ekintza Plana (PDF, 1 MB)

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Euskal Trenbide Sarearen ardurapean dauden eta titularra Autonomia Erkidegoko Administrazioa den trenbide linea guztien Zarata Mapak irudikatzen dira, Euskadiko Autonomia Erkidegoko hots kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretu autonomikoa aplikatuz. Dekretu horrek, Estatu mailako legedia gure lurraldeko autonomia eremura lekualdatzen du.

Horretarako, gure trenbide linea guztien Zarata mapak adierazten dira (merkantzien trafikoa izan edo ez), trenbidearen trazatuak gurutzatzen duen udalerrietako bakoitza zehaztuz. Guztira, Bizkaiko 31 udalerri eta Gipuzkoako 22 zeharkatzen ditugu. Horietako bakoitzerako 3 zarata mapa irudikatzen dira:

-          Ld Zarata mailen mapa: eguneko batez besteko zarata mailei edo baliokideei dagokie (7-19 h).

-          Le Zarata mailen mapa: arratsaldeko batez besteko zarata mailei edo baliokideei dagokie (19-23 h).

-          Ln Zarata mailen mapa: gaueko batez besteko zarata mailei edo baliokideei dagokie (23-7 h).

Zarata mapak, 213/2012 Dekretuak ezarritako metodologia aplikatuz lortu dira. Metodologia hori kalkulu metodoen aplikazioan oinarritzen da.

Trenbide lineek eragindako hots eragina, eguneko garai bakoitzeko zarata mailak ebaluatzen dituen kalkulu eredu bat (SoundPlan) aplikatuz lortu da: eguna, arratsaldea eta gaua, guztiak ere, lur gaineko 4 metroko altuerari dagokienak. Horrez gain, hots neurketak egin dira lurrean, lineetatik zirkulatzen duen material mugikorraren ezaugarriak behar bezala ezagutzeko.

Dokumentazioan, ETS-ko trenbide linea guztiak jasotzen dituen Plano orokorra ere aurkezten da, eta baita azpiegituraren deskribapen orokorra, erabilitako kalkulu metodologia eta lortutako emaitza nagusiak jasotzen dituen Laburpeneko dokumentua ere.

JASOTZEN DEN DOKUMENTAZIOA:

  • ETS-ko trenbide lineen plano orokorra.
  • Txostena, Laburpen dokumentua: Euskadin ETS-ren ardurapean dauden titularra Autonomia Erkidegoko Administrazioa den trenbide lineei dagozkien Zarata mapak.
  • Zarata mailen mapak (Ld, Le eta  Ln)   udalerri hauetan:

 

BIZKAIA: Abadiño, Ajangiz, Amorebieta-Etxano, Basauri, Bedia, Bermeo, Berriz, Bilbo, Busturia, Derio, Durango, Erandio, Ermua, Etxebarri, Forua, Galdakao, Gernika-Lumo, Iurreta, Kortezubi, Lemoa, Lezama, Loiu, Mallabia, Mundaka, Murueta, Muxika, Sondika, Sukarrieta, Zaldibar, Zamudio eta Zaratamo.

GIPUZKOA:  Aia, Azpeitia, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Getaria, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Mendaro, Mutriku, Oiartzun, Orio, Pasaia, Soraluze, Usurbil, Zarautz, Zestoa eta Zumaia.

  • Zarata mailen mapak (Ld, Le eta  Ln)   udalerri hauetan:

 

 

Azken aldaketako data: 2016/04/13
Euskadi, auzolana