ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak
Erabilerraztasuna


Herri Administrazioak herritar guztiek duten erabilerraztasunerako eskubidea bermatu behar du, bai mundu fisikoan bai birtualean, arazo fisiko, sentsorial edo kognitiboak badituzte ere.

Mundu birtualari dagokionez, kontuan hartu behar da, gainera, ezintasunen bat duten erabiltzaileek osatzen dutela, beste guztien artean, on line zerbitzuak erabiltzeko eta izapideak on line egiteko interes handienetakoa duen publikoa, arazoak izan baititzakete administrazio bulegoetara joateko.

Europar Batasunak Kontseiluaren 2002ko martxoaren 25eko ebazpen bidez bultzatzen ditu estatukideak eduki digitalak erabilerrazak izateko beharra kontuan hartzera, eta, gomendio horri jarraituz, informazio gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak ezartzen du herri administrazioek beharrezko neurriak hartuko dituztela, 2005eko abenduaren 31a baino lehen, beren Internet orrietako informazioa ezintasunen bat duten pertsonentzat eta adinekoentzat egokitzeko, oro har aitortuta dauden edukiarekiko erabilerraztasun irizpideei jarraituz.

Helburu horri jarraituz, Eusko Jaurlaritzak adierazi du "euskadi.net"en menpe dauden web gune edo atari guztiek W3C (World Wide Web Consortium) partzuergoaren WAI (Web Accessibility Initiative) jarraibideen lehentasunezko lehen maila, gutxienez, bete beharko dutela.

Irizpide horren ildotik, euskadi.net web berri honen diseinua aipatutako WAI ekimen horren erabilerraztasunaren jarraibideak kontuan harturik egin da.

Horretarako, orriak XHTML eta CSS2 kodeketa lengoaiak erabiliz programatu eta maketatu dira, horien bitartez erabilgarritasuna hobetzen baita, bai minusbaliotasunik ez dutenentzat bai minusbaliotasunaren bat dutenentzat ere. Halaber, lengoaia hauek erabiliz nabigazio argiagoa eta irmoagoa lortzen da, orriak bistaratzeko erabiltzen den gailua edozein izanda ere.

Erabilerraztasuna hobetzeko hartu diren neurri nagusien artean, honako hauek daude:

  • Irudiak. Testu formatuko ordezko bertsioak sartu dira.
  • Testuaren tamaina. Erabili diren letra motek neurri erlatiboak dituzte, horrela, erabiltzaileak horien tamaina kontrola dezake erabiltzen ari den nabigatzailetik.
  • Diseinua, nabigazioa eta elkarreragingarritasuna. Nabigazio koherentea lortu nahi izan da web gune osoan, orri guztietan egiturazko eskema berdinei jarraituz. Horrez gain, orrien edukietara sartzeko zuzeneko estekak jarri dira eta ez da Javascript erabili gunearekin elkarreragiteko. Era berean, informazioa eta bere aurkezpen grafikoa banatu egin dira, nahi duten erabiltzaileek abiadura handiagoarekin nabiga dezaten edukietatik, beren nabigatzailean estilo orrien behera kargatzeko aukera desgaituz.

Dena den, euskadi.net-en aurreko bertsioan zeuden eduki askok ez zituzten betetzen erabilerraztasunerako jarraibide batzuk. Horietako batzuk euskadi.net berrirako migrazio aldian zuzendu dira jada. Gainontzeko edukien egokitzapena, denak erabilerrazak izan daitezen, mailaka egingo da datozen hilabeteetan, euskadi.net-ek eskaintzen dituen informazio eta zerbitzuetarako erabilerraztasunaren etengabeko hobetze dinamikari jarraituz.

Azken eguneratzea: 2009/09/23
Euskadi, auzolana