ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Proiektuak
  4.  
  5. Metroa
  6.  
  7. Donostia
 
Zerbitzuak

Donostialdeko Metroa

2012an proiektu honek aurrerapen nabarmena jasan zuen Lasarte-Errekalde, Errekalde-Añorga eta Loiola-Herrera bikoizketen inaugurazioekin eta halere Añorga, Intxaurrondo eta Herrerako geltokien inaugurazioekin. Bstalde, 2011ko martxoan Fanderia-Oiartzun zatia zabaldu zen eta honekin batera Fanderia eta Oiartzungo geltoki berriak. Gaur egun, Herrera-Altza eta Loiolako geltoki eta bidezubi berria ekimenetan lanean ari dira. Donostiako lurazpitik igaroko den trenbide ibilbide berriaren proiektua eraikuntzsa proiektu fasean dago.


Lanetan dauden zatiak

Herrera-Altza: Herrera eta Altza arteko trazatu berria 1.040 metro izango da luze, eta danak tunel barruan joango dira. Trenbideko saihesbideari hasiera emateko, egungo Herrerako geltokiaren luzapen zuzena egingo da. Ondoren, kurba hartuko du eskuinaldera, N-1 errepide zaharraren eta Adif-en trenbidearen azpitik, eta gero beste kurba bat, ezkerraldera, Felix
Iranzo pasealekuaren azpiko zuzengunean amaitzeko. Puntu horretan egongo da geltoki berria, 28 metroko sakoneran. Bi atari eta sarrerako bi kanoi izango ditu. Kanoiek Larratxoko pasealekura eta Arriberrira emango dute. Zati honi jarraipena emateko, gaur egun Altza-Galtzaraborda tartearen eraikuntz azterlana burutzen ari da. Zati honek geltoki luperatua aurreikusten du Pasaiako herrian.

Loiola: Loiolarako diseinatu den proiektuak bide-zubi gainean eraikitako geltoki moderno eta enblematikoa emango dio auzoari, Donostia eta Martutene arteko errepide zaharraren gainean, Loiolako bulebarra izango den tokian. Horrez gain, bertan dagoen ezpondaren ordez bide-zubia eraikiko da, eta, horrela, auzoa bitan banatzen duen trenbideko trintxera
desagertu eta 10.000 m2tik gorako hiri espazio zabala berreskuratuko da. Herritarren gozamenerako eta erabilerarako irabazitako toki berriak gune berdeak, haurrentzako jolasak, bidegorria, bizikletak aparkatzeko tokia eta atsedenerako guneak izango ditu. Horrez gain, behin betiko lotuko ditu Lorategi Hiriaren ingurua eta auzoaren gainerakoa.

Arasoko Tailer eta Kotxetegiak: Instalazio berriak eraikitzeko erabakia, gaur egun Errenterian dauden tailerrek eta kotxetegiek Donostialdeko Metroa martxan jartzearen ondorioz aurreikusten den tren unitateen hazkundeari ezin izango diotelako aurre egin hartu da. Horrez gain, gaur egungo instalazioen kokagunea kontuan izanik, ezinezkoa da horiek handitzea.
Burutu beharreko jarduketak honako hauek dira:

•Tailerretako trenbideak (altxatzeko 2 trenbide, zutabetxoen gaineko 4 trenbide eta trenbide laguntzaile bat).

•Kotxetegietako trenbideak (unitateak aparkatzeko 9 trenbide)

•Mantentze saileko trenbideak (aparkatzeko 2 trenbide, hobiko 3 trenbide, deskargatzeko 2 trenbide eta kargatzeko trenbide 1)

•Lotura, une honetan existitzen den EuskoTreneko linearekin

•Kotxetegien eta tailerren nabeak

•Kotxetegietako, tailerretako eta mantentze saileko langileentzako eraikinak

•Trenbidearen mantentze lanetarako eta metaketetarako instalazioak

•Lur-zatira sartzeko bideak


Proiektuan

Lugaritz-Easo: Gipuzkoako hiriburuaren erdialdera metro sistema ekarriko duen, unibertsitate guneari zerbitzua eskainiko dion eta gaur egun Amarako geltokiak eratzen duen zaku-hondoa desagerraraziko duen proposamenak definituriko soluzioak, Lugaritzeko geltokian abiatuko den eta lur azpian egongo den Morlanseko zatian amaituko den lur azpiko saihesbide zati berria izango du. Trazatu berria (4,2 km.) hiriaren beheko guneetatik hurbil joango da (Antigua, Erdialdea eta Amara) eta hiru geltoki berri planteatzen ditu: Bentaberri-Antigua, Erdialdea-Kontxa eta Easo (egungoa ordezkatuko du).



 



 

hasiera

 

hasiera

 

Azken aldaketako data: 2015/08/14
Euskadi, auzolana