ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gure konpromisoa
  4.  
  5. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako plana
 
Zerbitzuak

Emakumeen eta gizonen berdintasunerako plana

Berdintasun gehiago

 

Euskal Trenbide Sareak (ETS), Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen erakunde publikoak, konpromiso sendoa du, bere sorreratik, emakumeen eta gizonen arteko tratu eta aukera berdintasuna jasotzen duten politikekin. Horrela, 2006an, Emakumearen Euskal Erakundeak (Emakunde) emandako Erakunde Laguntzailea Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunean akreditazioa lortu zuen.

Une honetan, ETS-k Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako II. Plana (2010-2013) du indarrean.

Plan horren barruan 25 ekintza aurreikusten ziren, langileen aukeraketan, prestakuntzan, komunikazioan, gizarte antolakuntza arduratsuan edo lan osasunean, besteak beste, eta ekintza horiek Plana indarrean egon den bitartean burutu izan dira.

ETS-k, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alde lan egiten duen talde egonkorra du, erakundeko zuzendaritza guztietako kideek osatua. Une honetan, talde horrek, 2014-2016 epealdirako III. Berdintasun Plana idazteko lanak koordinatzen ditu.

Azken eguneratzea: 2013/10/15
Euskadi, auzolana