ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gure konpromisoa
  4.  
  5. Segurtasuna
 
Zerbitzuak

Segurtasuna

ETS-rentzat segurtasuna oinarrizko eta ezinbesteko alderdia da, beste edozein alderdiren aurretik. Hori dela eta, gure helburua, sarean eskaintzen ditugun zerbitzuek ahalik eta segurtasun mailarik altuenak izatea da, operadoreentzat, erabiltzaileentzat zein ETS-ren sarearen ondoan bizi diren biztanleentzat ere.

Horrela, etengabeko garapen eszenatokia planteatzen da segurtasunaren alorrean. Eszenatoki horrek jarduketako honako ildo estrategiko zehatz hauek izango lituzke:

a) Trenbide pasaguneak kentzea

Trenbideak bikoizteko trazatuak hobetzeko lanen barruan kenduko diren pasaguneez gain, ETS-k kontzeptu horretako egitarau espezifikoa sortzea erabaki du, urtero-urtero garatu beharrekoa, honako lan hauek bilduko dituena:

Trenbidearen pasagunea adierazten duen seinalea - Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak trenbide pasaguneak kentzeko edo hobetzeko orain arte aurrera eramandako inbentario, plan eta egitasmo guztiak eguneratzea.

- Hobekuntzako inbertsioei buruzko eta seinaleztapena eta zainketa egokitzeko eta baita trenbide pasaguneak kentzeko lehentasunezko proiektuak idazteko programa.

- Trenbide pasaguneak kentzeko lanen burutzapena, Sailarekin eta haien ko-finantzaketa dagozkien administrazioekin koordinatuz, sektorean indarrean dagoen legediaren arabera.

- Kendu gabeko trenbide pasaguneen segurtasun baldintzen eta haien eskari gorabeheren etengabeko zainketa.

 

b) Trazatuaren eta trenbide instalazioen itxidurak

Atal hau aurrekoaren osagarria da, izan ere, trenbideari dagokion espazioan kontrolik gabe sartutako pertsonen eta ibilgailuen arazoak ETS-n sortzen duen ardura erakusten baitu. Itxidurak instalatzeak, instalazioen segurtasunean eragina izateaz gain, zirkulazioaren segurtasuna hobetzen ere laguntzen du.

 

c) Geltokietako kontrola eta bideo-zainketa

Instalazioen segurtasunarekin erlazionaturiko beste alderdi bat tren geltokiek osatzen dute, trazatuan zehar dauden puntu singularrak baitira. Geltoki askok izaera periurbanoa dutenez, nahiko erraza da haietara eta bertako instalazioetara sartzea jarduerarik gabeko ordutegietan, eta horrek nabarmen murrizten du instalazioen eta bertan dauden ekipoen segurtasuna.

Halaber, zerbitzua eskaintzen den ordutegiaren barruan litekeena da trafiko gutxiko zenbait geltokik langile finkorik ez izatea geltokian, eta, ondorioz, ez dago aukerarik erabiltzaileek izan ditzaketen gertakariei eta kontsultei erantzuna emateko.

 

d) Lineen Auskulturazio Plana eta Prebentzio Plana

Sareko zirkulazioen segurtasuna bermatzeko eta trenbideko instalazioen bizitza erabilgarria luzatzeko ekintza baliagarrienetakoa instalazioen egoerari buruzko aldian behingo kontrol politikak aplikatzea eta hautemandako arazoak konponduko dituzten prebentziozko ekintzak burutzea da, garrantzi handiagoko edo txikiagoko gertakizunak gertatu aurretik.

Jarduketa ildo horren barruan, desberdinak izan arren, elkarren artean osagarriak diren eta kontrolerako eta prebentziorako bi tresna indartsu osatzen dituzten bi jarduera biltzen dira: Lineen eta instalazioen auskultazioa eta Azpiegituren alorreko prebentzio planak.

Azken eguneratzea: 2013/06/13
Euskadi, auzolana