ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gure konpromisoa
  4.  
  5. Garraio iraunkorra
 
Zerbitzuak
Garraio iraunkorra


Garraioa gizartean eragin gehien duen jarduera ekonomikoetakoa da, baina, aldi berean, Ingurumenean ere eragin gehien duenetakoa da, izan ere, garraioa da gas kutsagarrien isurketen eta klimaren aldaketaren parte handiaren eragilea.

Loreak, atzean trenbidea ikusten delarik ETS-k, Eusko Jaurlaritzak, etorkizunerako garraio mota hori sustatzeko duen borondate finkoa islatzen du. Hori dela eta, ingurumenaren errespetuarekin eta garraio iraunkorraren printzipioekin dugun konpromisoa dira ETS-ren jardueraren ardatz nagusiak.

Izan ere, erakunde publikoa sortzeko, legeak, jarduketarako zazpi printzipio zehatz ezartzen ditu, guztiak ere interes komunera bideratuak: gure tren sistema, pertsonen eta merkantzien mugikortasuna bermaturik egongo den mugarik gabeko Europan era eraginkorrean integratzea, baliabide azkarren, iraunkorren eta erabilerrazen bitartez.

Horrela, trenaren aldeko apustua argia eta tinkoa da, izan ere garraiobide iraunkorrena da, energia gutxien kontsumitzen duena eta energia berriztagarriak erabiltzeko prest dagoen bakarra, gaur egun garraioak dituen arazoen aurreko alternatibarik hoberena izateaz gain.

Beraz, Ingurumenaren errespetua baztertu ezinezko printzipioa da ETS-rentzat. Gure konpromisoaren barruan proiektuak garatzeko orduan bete beharreko ingurumen eskakizun guztiak zorrotz betetzera bideratzen da, eraginak ahalik eta txikienak izatea bilatuz eta prozesuek dituzten ingurumen eraginak identifikatuz eta murriztuz:

  • Diseinuari buruzkoak (azterlanen eta proiektuen idazketa), proiektaturiko jarduketek ingurumenean duten eragina kontuan izanik, eraikuntzaren zein zerbitzuaren fasean, horiek ahalik eta gehien murrizteko neurri zehatzak definituz.
  • Obren zuzendaritzakoak, obra horiek burutzen diren bitartean ingurumena errespetatzen dela zainduz, eta baita kontratistak ingurumenari buruzko araudia betetzen duela bermatuz.
  • Bulegoetan burutzen den jarduera orokorrekoak, erabilitako lehengaiak murriztuz eta hondakin gutxiago sortuz eta horiek indarrean dagoen legediaren arabera kudeatuz.

2006ko azaroaren 30ean, Ingurumenari buruzko Nazioko Kongresuaren ekitaldien barruan, ETS-k Iraunkortasunaren Aldeko Trenbide Enpresen Deklarazioan, estatuko zenbait tren enpresen lanerako foro teknikoa sortzeko ekitaldian hartu zuen parte.

Enpresa plataforma horrek trenaren alorreko kudeatzaileak eta operadoreak biltzen ditu, haien artean ETS, eta ingurumenaren kudeaketari, energiaren eraginkortasunari eta iraunkortasunari buruzko esperientzia eta ezagutza trukatzeko eta eztabaida teknikorako gune egonkorra osatzeko helburuz sortu zen, trenbideko garraioarekin erlazionaturiko enpresen alorrean: metroa, tranbia eta trena.

Zugaztietako geltokiaren berri ematen duen kartela

Beste alde batetik, ETS Ingurumenaren Kudeaketa eta Auditoria Sistema Erkidegoko kide ere bada. Borondatezko sistema da, eta ETS-k sistema horrekin bat egitea erabaki du, uste baitu hori dela gizartearekin hartu duen konpromisoa aurrera eramateko erarik hoberena. Konpromisoa, bere enpresa jarduera ingurumenean ahalik eta eragin txikienarekin aurrera eramatea da, eta baita eragin hori ahalik eta gehien murriztea ere.

ETSren Ingurumen Adierazpena

Azken eguneratzea: 2010/07/20
Euskadi, auzolana