ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Proiektuak
  4.  
  5. Tranbiak
 
Zerbitzuak

Tranbiak

? ?

Gobernu Batzarrak onetsitako eta Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak baieztatutako Garraio Iraunkorraren Plan Zuzendariak, ingurumena errespetatzen duten garraio azpiegituren aldeko konpromiso argia erakusten du.

Horrela, 2002an Bilboko EuskoTranen linea martxan jartzea tranbiaren alorreko lehenbiziko jarduketa izan zen.

Emaitza positiboz burutu zen tranbia alorreko lehenbiziko esperientzia horren ondoren, une honetan garraio mota ekologiko horren ezartzeko fase garrantzitsuan gaude.

Tranbiak, hiri barruko eta hiri arteko joan etorri laburretarako alternatibarik ekologikoenak, indarberritze ikusgarria ezagutu du garraio mota gisa Europako hiri nagusietan. Horren arrazoia, tranbiak dituen abantaila handiak dira: ez du gasik isurtzen, oso elektrizitate gutxi kontsumitzen du eta erabat egokitzen da hiriaren ingurunean. Horrez gain, garraio azkarra da, lehentasuna duelako semaforoetan, eta mugitzeko zailtasunak edo ezintasunak dituzten pertsonak erraz erabiltzeko daude diseinaturik, baita haurren kotxeetarako ere.

Une honetan ETS honako proiektu hauetan ari da lanean:

                               Bilboko tranbiaren hedapena: Basurto-La Casilla-Plaza biribila

                               Gasteizko tranbiaren hedapena

                               EHU-Leioa-Sestao-Barakaldo tranbia

hasiera

 

Bilboko Tranbia

 

Batetik, hasierako garai hura oso garrantzitsua izan zen oinezkoen, tranbiaren eta beste garraio mota batzuen arteko elkarbizitza maila aztertzeko, hirigunearen barruan.

2003an ibilbidea birritan hedatu zen; apirilean Guggenheim museoraino eta, ondoren, San Mameseraino.

Geroago, 2004ko uztailaren 22an, 550 metroko luzerako beste zati bat inauguratu zen, eta horrela bidaiariak Basurtoko geraleku berriraino hel zitezkeen. Horrela amaituta geratu zen lehen faseko ibilbide osoa, 4.870 metroko ibilbidearekin, Atxuri eta Basurto artean, 12 geralekurekin guztira. Tranbiak 3 milioi bidaiari inguru garraiatzen ditu urtean, batez beste.

Gaur egun, 2012ko apirilean Basurto-La Casilla zatiko lanak bukatu ta gero, beste bi geltoki berri bat ematen duten zerbitzua hiritargoari. Biak Autonomia kalean daude. Hala ere, Eusko Jaurlaritza, ETS-ren bitartez, Autonomia-Zabalburu-Pio Baroja tranbia eraztuna ixteko estudioetan ari da lan egiten. Proiektu horren barruan, une honetan trenbide bakarrekoa den Abando eta Pio Baroja arteko trazatua bikoiztea aurreikusten da.

hasiera

Gasteizko tranbia

 

2012ko irailatik aurrera, Gasteizko tranbiaren hiru adarrak (Abetxuko, Lakua eta Erdialdea) erabat funtzionatzen ari dira. Ia hiru urteko lanen ondorioz, gaur egungo tranbia mota modernoena, seguruena, erabilerrazena eta iraunkorrena dugu Gasteizen. 2008ko abenduaren 23an inauguratu ziren era ofizialean Arabako hiriburuko Erdialdeko eta Lakuako adarrak. Bost kilometroko trazatua eta 12 geraleku, egunean 10.000 pertsona ingururi zerbitzua emateko.

Erdialdeko adarra 2.685 metro da luze eta sei geraleku ditu (Angulema, Legebiltzarra, Lovaina, Antso Jakituna, Europa eta Honduras). Lakuako adarrak, berriz, beste sei geraleku ditu (Euskal Herria, Txagorritxu, Wellington, Lakuabizkarra, Landaberde eta Ibaiondo) eta bere trazatua 2.282 metrokoa da.

2012ko irailatik Abetxukoko adarrak ia 3 kilometroko luzeera du eta zortzi geraleku ditu: Intermodala, Forondako Atea, Gernikako Arbola, Arriaga, Artapadura, Kañabenta, Kristo eta Abetxuko. Hain zuzen, ETS-k adarraren bigarren fasearen lanak bukatu ta gero (0,6 kilometroko luzeerarekin) bi geltoki berri ezarri dira Presa eta Cristo kaleetan. 

Bestalde, ETSk Gasteizko tranbiaren hegoaldeko hedapenari buruzko proiektuan lan egiten du. Aukeratutako alternatibaren arabera, Angulematik abiatuko da eta San Cristobal, Campusa, Mendizorroza, Portal de Castilla eta Justizia Jauregiaren ingurunei zerbitzua eskainiko zaie. Zerbitzuan dagoen adarrarekin lotura Abendañotik edo Gasteizko Etorbidetik egingo da.

Hala ere, Garraioetako Saila Zentru-Ekialde deituriko hedapena aztertzen ari da.

 

EHU-Leioa-Urbinaga tranbia

Gaur egun, lan horren lehenbiziko fasea, 11 milioi euroko aurrekontua eta 20 hilabeteko burutzapen epea duen Tailerren eta Kotxetegien eraikuntza bukatu da. Proiektu hori Eusko Jaurlaritzak ordaindu du oso-osorik.

Bigarren faseak, metroaren 1. lineako Leioako geltokiaren eta EHU-ko campusaren arteko tranbiaren plataformaren eraikuntza jasotzen du. 3,8 kilometroko luzera duen tarte honek bederatzi geraleku izango ditu: Metroaren geralekua, Udondoko Bulebarra, bi Sabino Arana Etorbidean (Arkupeetako plazaren eta Sakoneta Kiroldegiaren aurrean), Udaletxea, Sarrienako biribilgunea, Askartza eta, azken biak EHU-ko campusaren barruan.

Hirugarren fasea, Leioa-Urbinaga, 1,6 kilometroko luzera eta bi geraleku izango ditu. Zati horrek itsasadarra gaindituko du, 150 metroko argia eta 21 metroko zabalera izango duen zubi mugikorrari esker. Ezaugarri horiei esker, posible izango da, baita ere, oinez edo bizikletaz joatea Ibaizabal itsasadarraren alde batetik bestera.


Leioako tranbiaren ibilbidea Urbinagako geltoki intermodalean amaituko da. Bertan, erabiltzaileek, metroaren 2. linearekin, RENFEren aldirietako sarearekin edo Barakaldon egingo den tranbiarekin lotura izango dute.


Barakaldoko tranbiak 17 geraleku izango ditu guztira. Horietako hiru, Metroaren 2. lineako Ansioko, Bagatzako eta Urbinagako geltokiekin loturik egongo dira, Eusko Jaurlaritzako Garraio Saila, ETS erakunde publikoaren bitartez, burutu duen Informazio Azterlanaren arabera.

Aukeratu den alternatibak (9 km.) zerbitzua eskainiko die une honetan Metroaren eta RENFEren zerbitzu egokirik ez duten edo garraio zerbitzu publikorik ez duten Galindo, Serralta, Retuerto, Zuazo, San Bizenteko
Dorreak edo Megapark bezalako guneei. Horrez gain, Megapark gainditu ondoren, trazatua Santa Teresatik, Bagatzatik, Beurkotik eta San Bizentetik dihoa, Urbinagan amaitzeko.

 

hasiera

 

 

 

hasiera

Azken aldaketako data: 2015/08/13
Euskadi, auzolana