ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Proiektuak
  4.  
  5. Trenbidea
  6.  
  7. Gipuzkoa
 
Zerbitzuak

Trenbide - Gipuzkoa

?

 

Urdaibaiko Paisaia, trenbidearen trazatuarekin Euskal Trenbide Sareak Euskadiko Autonomia Erkidegoaren eskumen diren trenbide azpiegiturak kudeatzen eta administratzen ditu. Horrez gain, gaur egun dagoen Trenbide Sarearen kontserbazio egokia bermatzeko, azpiegitura aktibo berrien eraikuntzarekin, trenbide azpiegituren modernizazioarekin eta hobekuntzarekin, segurtasun eta telekomunikazio instalazioekin eta trenbide pasaguneak kentzearekin eta hobetzearekin erlazionaturik beharrezkoak diren jarduketa guztiak burutzen ditu.

Jarduketa horiek guztiak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak hala eskaturik burutzen dira, trenbideko trafikoaren kalitatea, ahalmena eta segurtasuna hobetzeko helburuz.

 

ERDIALDEA

Eusko Jaurlaritza hainbat jarduketa ari da burutzen Ermua-Eibar-Elgoibar igarobidean. Jarduketa horien helburu nagusi eta bakarra, udalerri horietakoren batean bizi diren edo lan egiten duten pertsonen bizitza kalitatea hobetzea da.                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                          

Nola? Trazatuak bikoiztuz; geltoki berri eta modernoak eraikiz eta linearen zati handia estaliz, espazio zabalak eratuz hiritarrek goza ditzaten.                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                     

Zer lortuko dugu? Trenean bidaiatzen duten pertsonen segurtasuna hobetuko dugu, eta baita oinezkoena ere, trazatu berriak eginez eta trenbide pasaguneak kenduz; maiztasunak hobetuko ditugu (15 minutuz behin) eta baita ?Ermua-Eibar tranbiaren? bidaia denborak ere; etorkizunean zerbitzu hori Elgoibarreraino luzatzeko aukera eskainiko dugu; joan den mendeko instalazioen ordez, erabat irisgarriak izango diren XXI. mendeko instalazioak egingo ditugu.                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                          

 

EuskoTrenen trena, loreen xehetasunarekin

hasiera

 

Ermua

Lan horri esker, une honetan eskailera eta igogailu bitartez lotuta dauden Valdespinako parkea eta N-634 errepidearen ondoan dagoen plaza bereizten dituen trenbide ezponda kendu ahal izango da. Etorkizunean, jende guztia joan ahal izango da aisiarako bi toki horien artean, denek erabiltzeko moduko behealdeko igarobideari esker.

Bide-zubian egongo den geltoki altxatu berriaren eraikuntzaz gain, proiektuan Ermurako trenbide sarbideen hobekuntza ere aurreikusten du, egungo trazatua nabarmen hobetuko duen kilometro bateko tunelaren eta geltokitik oso gertu egongo den maniobrak egiteko zabalgunearen eraikuntzari esker. Lan horiek direla eta, Ermua-Eibar-Elgoibar tranbiaren maiztasuna hobetu ahal izango da. Obra zibilaren aurrekontua 24,4 milioi eurokoa da eta lanak egiteko epea 30 hilabetekoa. Proiektaturiko saihesbideari esker Oletxeko trenbide pasagunea kendu egingo da.

San Lorentzo-Unibertsitatea

Trenak 2010eko abendutik ari dira trazatu berritik zirkulatzen. 6,7 milioi euro ordainduta burutu diren lanen barruan bikoiztu egin da trenbidea (800 metro), kendu egin da Olarreagako trenbide pasagunea ?oinezkoentzako bide berria eraikiz? eta Unibertsitateko geltokiko Bilboko noranzkoko nasa trazatu berrira egokitu da.

Epe laburrean, zati berria martxan jartzeak hobekuntzak ekarriko ditu Ermua-Eibar igarobidearen tren zerbitzuaren puntualtasunean; epe ertainean, eta ETS inguru horretan burutzen ari den gainerako jarduketak amaitu ondoren, egunez merkantziak garraiatzeko aukera eskainiko du.

Amaña

Amañako geltoki berria 2015eko urrian inauguratu da. Bikoiztutako trenbide zatiaren (650 metro) mendebaldeko muturrean dago, geraleku zaharra zegoen lekutik gertu. Geltoki horrek 82 metro luze den nasa du, eta erabat iristerraza da, ahalmen handiko igogailua duelako. Eskaileretatik egiten den sarbidea, geltoki horren ezaugarria den "fosterito" egiturarekin errematatzen da. Gainera, gela teknikoak eta behar bezala kudeatzeko beharrezkoa den ekipamendua ditu.

Obraren lehen faseetan eraitsi ziren egiturak eta bideak berriro eraikitzeko egin diren lanen ondorioz, goialdean dagoen urbanizazio berria sortu da inguru horretan.

Urbanizazio berriak, bide zaharrak ordezkatu dituzten bide berriak jasotzen ditu, hainbat hobekuntzarekin, biribilgune berri baten eraikuntza eta Amaña kaletik irteera zuzena egin izana, besteak beste. Gainera, Eibar erdialdetik datorren trafikoak zuzeneko lur azpiko bidea izango du Ermurako noranzkoan.

 Urbanizazio berriak zenbait espazio publiko jasotzen ditu, eta horien artean trenbidearen trazatuaren gainean dagoen eta bidegorria duen pasealeku berria azpimarratu behar da. Pasealeku berri hori Tiburcio Anitua eta Legarre kaleen artean luzatzen da, eta Ardantzako geltokiaren gainean eta Amaña eta Unibertsitatearen artean daudenei jarraipena ematen die.

 Horrez gain, aisialdirako zenbait gune sortu edo hobetu dira

 

Ardanza

2011ko otsailaren 26an inauguratutako Ardantzako geltoki berriak 6.6  milioi euroko inbertsioa suposatu du. Ataria kalearen mailan egongo da, eta nasara joateko eskailera eta igogailu bat egingo dira.     

Horrez gain, 180 metroko luzera izango duen bikoizketa egingo da, Eibarko Udaletxearen parean dagoen tunelaren irteeratik Ego-Gain kaleak San Andreseko pasealekuarekin bat egiten duen punturaino. Proiektuaren barruan geltokia estaltzea eta aisiarako gune gisa egokitzea ere aurreikusten da.

 

hasiera

 

Eibar

Jarduketa horren bitartez Eibarko geltokiaren hiri integrazioa hobetu da. Lanak bukatu dira eta geltokia zabalik dago 2012ko irailaren 7tik. Zaharberritze lanak, eraikin enblematikoaren kanpoko egitura errespetatuz burutu dira. Sarbideak aldatu dira, ezarritako irisgarritasun arauetara egokitu ahal izateko. Orain arte bertan zegoen trenbide pasagunea kentzearen ondorioak konpontzeko, eraiki den gainaldeko igarobide baten bitartez lotutako bi igogailu ezarri dira (bat nasa bakoitzean). Proiektuak, trenbideak bereizten dituen Eibarko bi aldeen arteko pertsonen igarotzea erraztuko duen kanpoaldeko pasabideari eutsi dio.

Txarakuako trenbide pasagunea

Dagoeneko, lan hauek bukatu dira. Trenbide pasagune hori kentzeko lanek hiru fasetan burutu dira: trazatu berriko bide berria eraikitzea ibilgailuentzat; azpialdeko igarobidea egitea; eta 200 metro luze izango den trenbide bikoizketa txikia eraikitzea. Asko hobetu da trenen eta oinezkoen segurtasuna, eta baita auzoen arteko irisgarritasuna ere. 

Txarakua-Azitain

Txarakua-Azitain zatian 775 metro trenbide bikoiztea, Azitainen geltoki berria eraikitzea eta bi trenbide pasagune kentzea barne hartzen dituen jarduketa honi esker, maiztasunak hobetu ahal izango dira Ermua-Eibar-Elgoibar igarobidean eta, horrez gain, 150.000 bidaiari gehiago jaso ahal izango dira urtean. 

Azitaingo geltoki berriak, zerbitzuan dagoeneko, erdian du nasa. Orain arte egon den geralekutik 230 metro ingurura dago, Donostiako noranzkoan. Sarbideek eskailerak eta igogailua dituzte, pertsona guztien irisgarritasuna bermatu ahal izateko.

Gaur egun bertan dagoen nasara eta trenbideen ezkerraldean dauden bi etxebizitza blokeetara joateko erabiltzen ziren trenbide pasaguneen ordez, eskailerak eta arrapalak dituen eta proiektaturiko trenbideak gainetik gurutzatzen dituen hormigoizko pasabidea instalatu da.

Elgoibar

Karakateko gurutzaketaren lanak bukatu ziren 2011ko amaieran. Lan horien barruan, trenak gurutzatzea eta batak bestea aurreratzea posible egingo zuen trenbide bikoitzeko zati bat eraiki da, eta horri esker, maiztasunak hobeak izango dira.                                                                                                                                                                                                                                                                      
 
Horrez gain, Eusko Jaurlaritzaren eta Elgoibarko Udalaren arteko hitzarmenari esker, trenbidearen trazatua Elgoibarren hobeto integratzea lortzeko azterlana ari da burutzen, hesi efektua murrizteko eta geltokirako irisgarritasuna hobetzeko. Proiektuaren barruan kontuan izan behar da trenbidearen egitura geltokiaren inguruan integratu behar dela, eta baita inguru horrek izango duen hiri berrantolaketa berrian ere.

Beste alde batetik, une honetan aztertzen ari den Altzolako saihesbidearen burutzapenari esker, ibilbidea 500 metro laburragoa izango da, unitateak gurutzatu ahal izango dira, hiru trenbide pasagune kenduko dira eta, horrez gain, geltokia goitik behera berriztatuko da. Toletxegaineko geralekua ere erabat berriztatzea aurreikusten da.

                                                       

 

Trenbidea nekazaritza inguruan

hasiera

ZUMAIA - DONOSTIA

 

Oikiako merkantzien bazterbidea

Jarduketa hau, bukatuta dagoena, honako helburu hauek lortu ditu:

  • Bazterbidea egitea Oikiako geralekua egon zen tokian, Bilbo-Donostia linearen 80+585 K.P.-an (Zumaia eta Zarautz artean).
  • Jarduketaren zatian (521 metro) trenbide bikoitza egitea, zatia bikoizteko planen barruan.

 

 

hasiera

Aia- Orioko saihesbidea

 

2010eko urriaren 18an inauguratu zen Aia-Orioko trenbide saihesbidea 1.500 metro da luze. Nasa erdian duen geltoki altxatura kalearen kotatik sar daiteke, eta nasara joateko eskailera eta igogailua erabili daitezke. Saihesbidea martxan jartzean, behin betiko kendu ahal izan da Bilbo-Donostia trenbideak (90,130 K.P.) eta GI-3710 errepideak (Orio eta Aia artekoa, Ardatzatik) bat egiten zuten tokian zegoen trenbide pasagunea.

 

 

No se ha detectado plug-in Flash necesario. Instalar Flash Player

 

Aginagako saihesbidea

 

1.670 metroko ibilbidea eta, eta horietatik 1.240 tunel barruan doaz. Trazatu berriaren bitartez, une honetan bertan dagoen mendia inguratzea saihestu nahi da, bidaiarako behar diren denborak nabarmen murriztuz eta bidaiarientzako erosotasun eta segurtasun baldintzak eskainiz, azpiegituran sortutako eraginak eta mantentze lanak ahalik eta gehien murriztuz.

Etorkizunerako trenbidea bikoiztea aurreikusten bada ere, proiektu honetan bikoizketa hori tunel barruan baino ez da proiektatu. Trazatuaren gainerakoa metro bateko zabalerako trenbide bakarrerako diseinatu da, diseinu  hori etorkizunean egin daitekeen bikoizketarekin bateragarri bada ere.

hasiera

Azken aldaketako data: 2013/06/11
Euskadi, auzolana