ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Proiektuak
  4.  
  5. Trenbidea
  6.  
  7. Bizkaia
 
Zerbitzuak

Trenbidea - Bizkaia

?

 

Urdaibaiko Paisaia, trenbidearen trazatuarekin Euskal Trenbide Sareak Euskadiko Autonomia Erkidegoaren eskumen diren trenbide azpiegiturak kudeatzen eta administratzen ditu. Horrez gain, gaur egun dagoen Trenbide Sarearen kontserbazio egokia bermatzeko, azpiegitura aktibo berrien eraikuntzarekin, trenbide azpiegituren modernizazioarekin eta hobekuntzarekin, segurtasun eta telekomunikazio instalazioekin eta trenbide pasaguneak kentzearekin eta hobetzearekin erlazionaturik beharrezkoak diren jarduketa guztiak burutzen ditu.

Jarduketa horiek guztiak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak hala eskaturik burutzen dira, trenbideko trafikoaren kalitatea, ahalmena eta segurtasuna hobetzeko helburuz.



Artxandako tunela eta Ola - Sondika saihesbidea

1.876 metroko luzera eta bide bikoitza duen Artxandako Tunel berriari esker gaur egungo trenbide lineak dituen mugak gainditu ahal izango dira. Gaur egungo trenbide lineak bide bakarra izateaz gain, 200 metrotik beherako erradioa duten bihurgunez beteriko trazatu desegokia du. Horrek asko mugatzen du trenek har dezaketen abiadura.

Azpiegitura berriak (burutzapen fasean) aukera emango du etorkizunean Loiuko aireportuarekin lotu ahal izateko, hamar minutu baino gutxiagotan, Zazpi Kaleetako geltokitik. Bertan Bilboko trenbide metropolitarreko 1., 2. eta 3. lineak hartu ahal izango dira. Hori dela eta, askoz errazagoa izango da Txorierriko eskualdera joatea eta inguru hori trenbidez egituratzea.

Loiuko aireportuarekin egongo den loturaren hurrengo faseak trenbidea Sondikako udalerriraino bikoiztea (1,9 km.) eta Ola auzoan geltoki berria eraikitzea aurreikusten du. Trena Loiuko aireportura eramateko beharrezkoa den azken fasea, 2.800 metro luze den Sondika-aireportua izenekoa izango litzateke. Fase biak azterlan informatiboan ari dira.

 

No se ha detectado plug-in Flash necesario. Instalar Flash Player

 

 

hasiera

 

Durango operazioa

 

Durangoko parte hartze integrala lehen mailako hirigintza lana da, eta bere helburua Zornotza/Amorebieta eta Durango artean trenbidea bikoiztea da. Hori da EuskoTren XXI Plan Estrategikoko operazio handienetakoa.

Erronka handi horri aurre egin ahal izateko, eta kontuan izanik trenbidea Durangoko hirigunearen erditik igarotzen dela, egungo trazatuaren ia 4 kilometro lur azpian sartu dira. Ondorioz, trenbidearen trazatuak sortzen duen hirigintzako hesia kendu da, une honetan tren instalazioek hartzen duten lurra libre geratuko da eta inguruan dauden trenbide pasagune guztiak kendu egingo dira.

Trenbidean burutu beharreko jarduketa hainbat zatitan eta fasetan banatu da, tren zerbitzuan ahalik eta eragin txikiena izateko eta ahalik eta azkarren burutzeko. 2012ko abenduaren 17tik trena lurperatutako trenbide zati berritik doa. Egun berean, Durango eta Trañako geltoki berriak zabaldu ziren

No se ha detectado plug-in Flash necesario. Instalar Flash Player

 

PROIEKTUAREN ABANTAILAK

 

Trenbidea Durangotik igarotzean lur azpian sartzeko eta bikoizteko proiektua aurrerapen handia izango da hiritar guztientzat, honako arrazoi hauek direla eta:

Gaur egungo trenbidearen trazatuak sortzen duen hiri hesia kendu egingo da:
  • Une honetan dauden trenbide pasaguneak kendu egingo dira (27 proiektu guztian).
  • Gaur egun EuskoTrenen Tailerrek eta Kotxetegiek hartzen dituzten 60.000 m² libre geratuko dira.
Oso hobekuntza garrantzitsua eragingo du tren garraioan:
  • Zerbitzu modernoa eta eraginkorra eskaintzeko aukera emango du.
  • Igarotze maiztasunak hobetu egingo dira, udalerri barruko trafikoan eragin gabe.
  • Hiru geltoki berriagoak eta modernoagoak Euban, Durangon eta Traña-Abadiñon.
Mugikortasuna eta Iraunkortasuna:
  • Durangon egongo den trukagune bat eskainiko zaio eskualdeari, tren, atuobus eta taxi geltokiarekin eta bertan automobilak uzteko aparkalekuarekin, eta horrela intermodaltasuna bultzatuko da.
  • Hots kutsadura eta gas isurketa mailak murriztuko dira hiri ingurunean.

hasiera

Azken aldaketako data: 2013/06/11
Euskadi, auzolana