ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Proiektuak
  4.  
  5. Euskal Y Trenbide Sare Berria
 
Zerbitzuak

Euskal Y Trenbide Sare Berria

?

Euskadiko Trenbide Sare Berriaren, ?Euskal Y-a? izenez ezagutzen denaren, Gipuzkoako zatiaren burutzapena Eusko Jaurlaritzaren esku dago, 2006ko apirilaren 24an Estatuko Administrazio Nagusiaren eta Euskadiko Autonomia Erkidegoaren artean sinatutako elkarlanerako akordioan oinarrituz. Kontzertu Ekonomikoaren Laugarren Xedapen Gehigarriaren arabera, Eusko Jaurlaritzak Estatuari ordaindu beharreko Kupotik ?kenduko? du azpiegitura hori egiten gastatutako dirua.

Ondoren, 2006ko ekainaren 27an, Eusko Jaurlaritzak ETS-ri aipatutako zati horren inguruko zenbait jarduera burutzeko agindu zion, honako hauek, besteak beste:

  • Eraikuntza proiektuen idazketa
  • Obren zuzendaritza
  • Laguntza teknikoak
  • Desjabetzeen kudeaketarako bulegoaren mantentze lanak
  • Laguntza desjabetze espedienteen kudeaketa administratiboan

Horrez guztiaz gain, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailarekin elkarlanean aritzea obren lizitazioan, horretarako eratuko diren batzordeetan parte hartuz eta proiektuaren kudeaketa orokorrean.

Une honetan, Eusko Jaurlaritzak Euskal Y-aren Gipuzkoako adarrean burutu behar dituen zati guztiak lanean edo amaiturik daude. Hau da, adarreko 59,1 kilometro edo trazatu osoaren %77,6 eraikuntza prozesuan daude, Donostiarako eta Irunerako behin betiko sarbideak eta Frantziarekin ezarri beharreko loturak definitzearen zain.

Horrela, honako zati hauetan lanak ari dira burutzen: Antzuola-Ezkio Itsaso Mendebaldea, Hernialde-Zizurkil, Zizurkil-Andoain, Urnieta-Hernani eta Hernani-Astigarraga. Bestalde, Bergara-Bergara, Bergara-Antzuola, Antzuola-Ezkio Itsaso Ekialdea, Ezkio Itsaso, Ezkio-Beasain, Beasain mendebaldea, Beasain ekialdea, Ordizia-Itsasondo, Legorreta, Tolosa, Tolosa-Hernialde, eta Andoain-Urnietakoko zatietako lanak amaitu dira.

170930 Hiruileko txostena (PDF, 15 MB)

Euskal Y Trenbide Sare Berriari buruzko informazio guztia www.euskalyvasca.com web gunean aurkituko duzu.

Abiadura Handiko Trenaren barrualdearen berregite birtuala

Azken aldaketako data: 2017/09/29
Euskadi, auzolana