ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gure konpromisoa
  4.  
  5. Erabilerraztasuna
 
Zerbitzuak
Erabilerraztasuna


Erabilerraztasuna pertsona guztiek gizartean aritzeko, eguneroko jardunean beraien gaitasunak eta potentzialtasunak aurrera eramateko eta erkidegoak eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzeko dagoen maila da, pertsona horien adina, generoa eta gaitasun fisikoak, teknikoak edo ezagupenekoak batzuk edo besteak izanik ere.

Bilboko Tranbiaren irudiaTrenbide sarean erabilerraztasun irizpideak sartzean mugikortasun urriko pertsonek aukera dute trena eroso eta erraz erabiltzeko, eta horrela lagundu egiten zaio haien erabateko gizarte integrazioari. Hori dela eta, guk kudeatzen ditugun lineetan bidaiatzen duten pertsona guztiek erabiltzeko orduan aukera berberak izatea funtsezko baldintzetako bat izaten da tren geltoki berri bat proiektatzen eta eraikitzen dugunean. Bidaiarien berezitasunetara egokituriko diseinua da ongi egindako proiektu baten funtsezko oinarria.                                           

Ildo estrategiko horrekin jarraituz, Euskal Trenbide Sarea Iraunkortasunaren aldeko Tren Enpresen Foroko Erabilerraztasuneko lan taldeko kide da. Foro hori, tren sektorean lan egiten duten erakunde publikoen eta pribatuen taldea da, eta bere helburu nagusia “Iraunkortasunaren aldeko Tren Enpresen Adierazpenaren” edukiak garatzea da. Foroko kideek hainbat lan talderen inguruan burutzen duten beraien jarduera, eta lan talde horien artean dago Erabilerraztasunari buruzkoa.           

Lan talde hori ETS-ko, Euskotreneko, Ferrocarriles de la Generalitat  Catalana (FGC) izenekoetako, Ferrocarriles de la Generalitat Valenciana (FGV) izenekoetako,  FEVE-ko,  Transports Metropolitá de Barcelonako (TMB), Bilboko Metroko, Metro Madrid-eko, Metro Sevilla-ko,  eta RENFE-ko ordezkariek osatzen dute.

Erabilerraztasunari buruzko taldearen lanaren ildoa 1544/2007 Legearen azterketa eta garapena da. Horretarako, enpresa horietako bakoitzak aurrera eraman dituen soluzioak denen artean aztertzen dira, autonomia mailako araudia hobetzeko eta garatzeko. Zehatzago esanez, aldian behin biltzen den foroa denez, gaur egun honako gai hauen inguruan ari gara lanean:

  • Trena-nasa elkarrekintza
  • Ibilbideak eta zoladurak
  • Salmenta eta baliogabetzea. Ordainketarako elementuak
  • Material mugikorra
  • Ebakuaziorako sistemak eta trenbideak
Azken eguneratzea: 2009/11/16
Euskadi, auzolana