ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Zer da ETS
  4.  
  5. Misioa eta Ikuskera
 
Zerbitzuak

Misioa eta Ikuskera

Euskadiko Autonomia Erkidegoko trenbide sistemaren modernizazioak eraldaketa prozesu handia eskatzen du, inolako zalantzarik gabe. Prozesu hori aurrera eraman ahal izateko lan handia egin behar da partaide diren erakunde guztien dimentsioetan, eta horien artean garrantzi berezia du Euskal Trenbide Sarearen dimentsio estrategikoak.

Prozesu konplexua da, eta beharrezkoa da marko metodologiko homogeneotik lantzea. Marko horretan, enpresa estrategia orokorraren inguruan biltzen diren sail guztietako etorkizuneko planteamenduak bildu beharko dira.

Xedea

Trenbidearen trazatuaren panoramika UrdaibainMisioa, kalitate, segurtasun, ekonomia eraginkortasun eta iraunkortasun irizpideetan oinarrituriko Euskal Trenbide Sistema garatzea da; EAE-ren eta gizarte orokorraren garapenerako lagungarri izango dena, Euskadin bizi garenon mugikortasun beharrei erantzungo dien eta gure herrialdearen ekonomia eta gizarte garapena bultzatuko duen trenbide sarearen mantentzearen, hobekuntzaren eta garapenaren bitartez.

Beti ere kalitate, segurtasun eta  eraginkortasun irizpideetan oinarriturik, eta baliabideen (giza baliabideak, finantza baliabideak, etab.) eraginkortasunean eta optimizazioan oinarrituriko antolakuntza eta lan prozedura kontuan izanik, ETS-k eskaintzen dituen azpiegituren eta zerbitzuen kalitatean eta segurtasunean oinarrituriko antolakuntza kulturan oinarrituz.

ETS-k garraiobideen arteko oreka berria ere bultzatu beharko du, tren garraioaren hazkunde erlatiboa bultzatuz eta sustatuz eta ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren ikuspegietatik iraunkorra izango den garraioaren garapenaren aldeko apustua eginez.

Ikuspegia

ETS-ren ikuskerak, etorkizunerako bilatzen ari den kokapena zehaztu beharko du, eta, horrez gain, garapena eta hori lortzeko estrategiak eta operazioak bideratu beharko ditu.

Laburbilduz, trenbide azpiegituren garapenean eta kudeaketan erreferentziazko agente izan nahi dugu; “ETS” marka zerbitzuan kalitate berme sinonimo gisa barneratzea; eta ETS-k aurrera eramaten dituen jarduerak lidergo teknologikoaren erreferentzia izatea.

 

ETS: Sormen Legea (PDF, 92 KB)

Azken eguneratzea: 2014/06/19
Euskadi, auzolana