ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Zer da ETS
  4.  
  5. Antolakuntza
 
Zerbitzuak

Antolakuntza

ETS, Euskal Trenbide Sarea/Red Ferroviaria Vasca, Eusko Jaurlaritzak 2004an sortu zuen Erakunde Publikoa da, Euskadiko tren sektorea berrantolatzeko eta garraio moten oreka berria bultzatzeko, ingurumen eragin txikiena duten garraioen alde, trenaren alde, batez ere.

Trenbidea Bere xede nagusia, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren esku dauden trenbide azpiegituren eraikuntza, kontserbazioa, kudeaketa eta administrazioa da, trena garraio sistema moderno, eraginkor eta iraunkor bilakatzeko helburuz.

Horretarako, ETS-k, gehien bat jada desagerturik dagoen IMEBISAtik (Ingeniería para el Metro de Bilbao, S.A) eta Eusko Trenbideak, S.A.-tik etorritako langileez osaturiko 256 pertsonako lan taldea du.

Euskal Trenbide Sarea - Red Ferroviaria Vasca sortzeko Legearekin bat etorriz, erakundearen presidentea Eusko Jaurlaritzaren barruan trenbideen alorraren eskumenak dituen sailaren titularra izango da. Une honetan Presidente kargua Arantxa Tapia andereak, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura Sailburuak, du.

Administrazio Kontseiluaren osakera

ETS-ren antolakuntza egitura:

 Zuzendaritza  Batzordea

  • Aitor Garitano Trojaola (Zuzendari Nagusia)
  • Ainhoa Elola Aranburu (Idazkari Nagusia)
  • Gorka Eraña Aranaga (Komunikazio Zuzendaria)
  • Julián Ferraz Sumillera (Plangintza eta Proiektuetako Zuzendaria)
  • José María Izquierdo Izquierdo (Eraikuntza Zuzendaria)
  • Juan Luis Zabala Elorza (Eragiketa eta I+G+b Zuzendaria)
  • Javier Ortega Burguera (Baliabide Finantziero eta Sistemen Zuzendaria)
  • Estibaliz Mendizabal Ibergarai (Instalazio Zuzendaria

 Langileak

  • Goi mailako tituludunak:
  • Gizonezkoak                   57            
  • Emakumezkoak               16          

          

  • Maila ertaineko teknikariak:
  • Gizonezkoak                 36              
  • Emakumezkoak               7            

 

  • Administrariak:
  • Gizonezkoak                     3            
  • Emakumezkoak               13          

 

  • Teknikari espezialistak:
  • Gizonezkoak                   93            
  • Emakumezkoak               24          

 

                GUZTIRA                             256 (Zuzendaritza Batzordeko partaideak barne)

                                              

Azken aldaketako data: 2015/09/24
Euskadi, auzolana