Santa Klarako trenbide pasagunea kentzea

ets santa klara portada

Sarbidea mugikortasun urria duten pertsonentzat guztiz irisgarria izatea bilatzen da

Proiektuaren barruan hormigoi armatuzko kaxoi bat egingo da, azpialdeko igarobidea gauzatzeko. San Frantzisko eta Santa Klara kaleen egungo kotaren eta proiektaturiko kaxoiaren beheko kotaren artean sortzen den maila aldaketa gainditzeko, arrapala eta eskailera soluzio konbinatua planteatzen da. Arrapala horien bitartez, sarbidea mugikortasun urria duten pertsonentzat guztiz irisgarria izatea bilatzen da.

Horrez gain, San Frantzisko kaleko sarbidetik bi eskailera tarte eraikitzea planteatzen da, Geltoki eta Herrikobarra kaleetara zuzenago irten ahal izateko. Azkenik, une honetan dagoen trenbide pasagunea seinaleztatzen duten elementuak kendu eta egungo pasagunea itxi egingo da.

Onurak

konexio ikonoa

Kominikazioa

Zarauzko iparralde-hegoalde komunikazio fluxuak hobetuko ditu

segurtasun ikonoa

Segurtasuna

Trenbideko eta oinezkoen segurtasuna hobetuko du, trenbide pasaguneari esker

erabilera publikoa ikonoa

Urbanizazioa

Trenbide pasagune zaharraren ingurunearen urbanizazioa (Santa Klara, San Frantzisko eta Herrikobarra kaleak)

ets santa klara onurak irudia
ets santa klara informazio irudia

Intereseko bestelako informazioa

Proiektua esleitu eta egikaritu aurretik, lankidetza hitzarmena sinatu zen ETSren eta Zarauzko Udalaren artean. Hitzarmen horren arabera, erakunde publikoak obren erabateko finantzaketa bereganatzeko konpromisoa hartu zuen, gauzatze proiektuaren idazketarako eta obraren zuzendaritzarako konpromisoa hartzeaz gain.

Udalak, bere aldetik, beharrezkoak ziren lurrak eskuratzeko kudeaketa lanak gauzatzeko konpromisoa hartu zuen. Obrek eragindako titulartasun ez publikoko finka bakarra, Santa Klarako Monasterioaren sarreran zegoen eta jabeak moja Klaratarrak ziren finka zen.

Zarauzko Udalak eta ordena erlijiosoak sal-erosketa hitzarmena adostu zuten, obra gauzatu ahal izateko. Klaratarren komunitateak, 199 m2ko lur-saila Zarautzeko Udalaren esku uzteko konpromisoa hartu zuen. Lurraren ordainketa espeziean egingo da, Monasterioko finkaren sarbidean Udalak berak egingo duen irisgarritasuna hobetzeko eta lurzorua konpontzeko lanaren bitartez. Lan horrek 377 m2ko azaleran izango du eragina.

Datu interesgarriak

aurrekontu ikonoa

Aurrekontua

3 milioi euro

data ikonoa

Zerbitzuan jartzea

2018ko udazkenean

supresio urratsak ikonoa

Trenbide pasaguneak

2010-2017 epealdian ETSk 46 trenbide pasagune kendu ditu, horietatik 13 Gipuzkoan.

Azken aldaketako data: