Salburuko tranbia

ets salburua portada

"Eusko Jaurlaritzatik Vitoria-Gasteizerako mugikortasun elektriko sistema berrian ari gara lanean, tranbia izanik ardatz integratzailea, garraio modu desberdinen intermodalitatea indartuz, informazioaren kudeaketa hobetuz, teknologia gehiagorekin eta hobearekin eta CO2 isurketak murriztuz"

Galtzadaren albo baten ondoan diseinatutako trazatua 2.450 metro da luze, gehienak bide berdean. Unibertsitaterako luzapen tartean dagoen La Floridako geralekuko maniobra gunean hasten da. Trenbide horretan, Jacinto Benavente kalearekin dagoen bidegurutzearen ondoren, egongo da tranbiaren lehenbiziko geralekua: Santa Luzia.

Horren ondoren, aurrerago Iliadaren Pasealekua izena hartuko duen Floridako bidearen iparraldetik jarraituko du. Salburuan dagoen Zentro Zibikoaren aurrean egongo da bigarren geralekua. Ondoren, eta ezkerrerantz biratu eta gero, trazatua Salburuako Bulebarreko mendebaldetik jarraituko du. Hirugarren geltokia, Nikosia, Valleta kalearekin dagoen bidegurutzearen ondoren egongo da. Aurrerago, kale horretan 430 metro zuzen egin eta gero, tranbiaren laugarren geralekua egongo da, Batasunaren Plazaren aurretik, Salburua izenekoa.

Aipatutako plaza eta Bruselako Etorbidea gurutzatu eta gero, tranbiaren trazatuak Juan Carlos I Etorbidera jarraituko du. Bertan dago tranbiaren azken geralekua Salburuako hezegunearen parkearen sarreraren ondoan.

Alboko nasarekin diseinatutako bost geltokietan, eserlekuen eta garraio tituluen salmentarako makina automatikoen gainean markesinak jartzea dago aurreikusita, erabiltzaileak eguraldiaren erasoetatik babesteko. Geraleku guztiek mugikortasun urria duten pertsonentzako irisgarritasunari buruz indarrean dagoen arautegia beteko dute.

Onurak

konexio ikonoa

Konexio hobeagoa

Linea luzatzean hobetu egingo da Judimendi, Santa Luzia eta Salburua inguruaren eta hiriaren erdialdearen eta iparraldearen arteko lotura. Halaber, auzo horiek autobus geltoki berriarekin eta Unibertsitateko adarraren hegoaldeko luzapenarekin lotzeko aukera emango du.

iraunkortasun ikonoa

Jasangarria

Tranbia batek hiru autobusek eta 130 ibilgailu partikularrek adina pertsona garraiatzeko ahalmena du, ibilgailuak baino 15 bider energia gutxiago kontsumituz eta CO2 zero emisiorekin.

irisgarri ikonoa

Irisgarria

Nasetarako sarbidea zuzenean kaleko mailatik edo arrapalen bitartez. Geltokiek eserlekuak, babeserako markesinak eta makina automatikoak dituzte.

ets salburua onurak irudia
ets salburua informazio irudia

Intereseko bestelako informazioa

Linea berriari esker, inguru horretako 13.700 biztanlek tranbia geraleku bat izango dute euren etxeetatik bost minutu baino gutxiagora, eta beste 18.300ek hamar minutu baino gutxiagora. Luzapenak hartuko duen guneak 27.700 biztanle inguru ditu gaur egun, eta etorkizunean 37.000 biztanle izango dituela aurreikusten da.

Proiektuak 24 hilabeteko egikaritze epea du, eta hasierako aurrekontua 26,63 milioi euro baino gehiagokoa da + BEZ (obra zibila, tranbiaren instalazioak eta adar hori ustiatzeko material mugikor unitate gehigarrien erosketa barne direla). %65 Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak finantzatuko du, eta gainerako %35a erdibana ordainduko dute Vitoria-Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak.

Datu interesgarriak

tarte ikonoa

Tartea

Tarte berriak bost geraleku izango ditu: Santa Luzia, zentro zibikoa, Nikosia, Salburua eta Juan Carlos I

konexio ikonoa

Luzapena eta Konexioa

Jarduketaren barruan, Florida kalean dagoen bidegorria luzatzea eta Jacinto Benaventetik doanarekin lotzea jasotzen da.

tranbia ikonoa

Erabiltzaileak

Vitoria-Gasteizko tranbiak erabilera eta balorazio marka guztiak gainditu ditu: 8 milioi erabiltzaile 2017an.

Azken aldaketako data: