ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2016/03/01

Gipuzkoan eraikitzen ari den Euskal Y-aren lau zatitako lanak aldi baterako etetea erabaki du Eusko Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak, Euskal Y-a Trenbide Sare Berriaren lau zatitan egiten ari diren lanak aldi baterako etetea erabaki du. Egoera horrek horrela jarraituko du Gipuzkoan Euskal Y-a eraikitzearen arduraduna den Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak eskatu dituen proiektu eraldatuak behin betiko onartzen diren arte.

Lanak, Adifek eta Eusko Jaurlaritzak, proiektu eraldatu bakoitza onartzera eramango duten beharrezko administrazio izapide guztiak amaitu ondoren hasiko dira berriro.

Adifek eta zati horien esleipenak dituzten ABEE-k badute Jaurlaritzak hartutako erabakiaren berri.

Lanen etetearen eragina jasoko duten zatiak Antzuola-Ezkio Mendebaldea, Antzuola-Ezkio Ekialdea, Hernialde-Zizurkil eta Zizurkil-Andoain dira. Antzuola-Ezkio Ekialdea eta Hernialde-Zizurkil zatiei dagokienez, etetea partziala izango da, eskatutako proiektu eraldatuak obraren zati batean baino ez baitu eragina. Antzuola-Ezkio Mendebaldea eta Zizurkil-Andoain zatietan, berriz, etetea erabatekoa da eta, ondorioz, obra osoan du eragina.

Zizurkil-Andoain zatiaren kasuan, hain zuzen ere, ETSk proiektu eraldatuaren idazketari ekiteko Adifen baimena jaso zuen atzo, otsailaren 29an. Hori dela eta, ETSk berehala eskatuko du zati horretako obren behin behineko jarraipena.

Antzuola-Ezkio Mendebaldea zatiaren lanek erakusten duten aurrerapen maila %79,5ekoa da. Antzuola-Ezkio zatiarena %86koa da, Hernialde-Zizurkil zatian lanen %54 eginik dago, eta Zizurkil-Andoain zatian egindako lanak egin beharreko guztien %41 dira.

Euskadi, auzolana