ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2016/03/22

3. lineak aisiarako eta herritarren denbora pasarako gunez osatutako 6.000 m2ko azalera sortuko du Matikon

3. lineak Matikon izango duen geltokia eta urtebete barru Euskotreneko unitateen zirkulazioak jasoko dituen trenbide azpiegituraren gainerakoa lur azpian sartu izanari esker, aisiarako eta herritarren gozamenerako gunez osatutako 6.000 metro karratu inguru sortu ahal izan dira.

Antonio Aiz Garraio Sailburuordeak, Vicente Reyes Garraio Foru Diputatuak eta Ricardo Barkala Bilboko Udaleko alkateorde eta Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak gaur goizean bisitatu dute Artasamina, Tiboli eta La Salve kaleen inguruan dagoen aisiarako gune berria.

2009an obrak hasi aurreko, trenbidearen trintxerak auzoa bi gunetan bereizten zuen garaiko irudiez lagunduta José Luis Sabas ETSko zuzendari nagusiak eman duen azalpen tekniko zehatzaren ondoren, hiru erakundeetako arduradunek egin diren hirigintza lanak egiaztatu dituzte egin duten ibilbide laburrean. Lan horiek uda honen hasieran amaituko dira, Artasamina eta Tiboli kaleko behealdearen arteko irisgarritasuna hobetuko duen igogailua martxan jartzen denean.

Aiz Sailburuordeak azpimarratu duenez, 3. Linea edo tranbia bezalako trenbideko proiektuak, bizitzeko espazio atseginagoak sortzen laguntzen duten hiri eraldaketako elementuak dira. Halaber, gogoratu duenez, "proiektu hori, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak duten hitzarmenari eta Bilboko Udalarekin eta inguruko biztanleen erkidegoekin izandako lankidetza estuari esker gauzatu ahal izan da".

Beste alde batetik, Vicente Reyes Garraio Foru Diputatuak azpimarratu duenez "egiaztatu daitekeen bezala, 3. Linearen eraikuntzak dakartzan onurak ez dira mugikortasunaren alorrera mugatzen. Linea horren trazatuak hartzen dituen hirigune garrantzitsuetan jarduteko aukera ere ematen digu, bertako herritarren bizitza kalitatea hobetzeko. Horrela ikusi dugu Urdulizeko kasuan, trenbidea lur azpian sartzeko egiten ari diren lanekin, eta gaur hemen, Matikon, egiaztatu ahal izan dugu".

Lan horiek guztiak, 279 milioi euroko aurrekontu orokorra izan duen Bilboko Trenbide Metropolitarraren 3. linearen proiektuaren barruan daude. Lanak erdibana finantzatu dituzte Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak.

Espazio berriak bereizitako bi gune ditu: Artasaminatik gertuen dagoenean, gune berdeak eta eserlekuak dituen pasealekua du. Pasealeku horrek lotzen ditu Artasamina eta Funikularraren Plazarekin bat egiten duen igogailua, Tiboli kaletik itzulingurua egin beharrik gabe. Duela zenbait hilabete zabaldu zen parke horren azpian daude Matikoko geltokia eta, une honetan eraikitzen ari den Artxandako tunelaren bitartez, Txorierrirantz eramango duen trenbidearen trazatua.

Beste aldean, La Salve kalearen atzealdean, bidegorria duen pasealekua eraiki da, 3. lineako tren unitateek noranzkoa aldatzeko eraiki den maniobretarako gunearen gainean. Horrez gain, umeentzako jolasak dituen parke txiki bat ere egokitu da.

Maurice Ravel Etorbidearen bide-zubiaren azpian, Artxandako tunel berria egiteko lanak direla eta 2009tik erabili gabe zegoen saskibaloi kantxa izandakoa berreskuratu egingo da.

Trenbide azpiegituraren goialdean Artasaminako parkea eta Tibolirekin lotura ezartzeko aukera ematen duten eskailerak eta arrapalak eraiki dira. Azpiegitura ixteko hormak horma-irudiekin apainduko dira.

Izan ere, horietako bat dagoeneko ikusgai dago guztiontzat, Eva Mena artista bilbotarrak egindako lanari esker. Udaberriaren hasieran hasiko dira bigarren horma apaintzeko lanak. Estudios Durero bizkaitar enpresari agindu zaion artelan horrek, orain hamarkada batzuetako Bilbon inspiratutako motiboak erakutsiko ditu.

Ekainaren amaieran igogailu bat instalatuko da Matikokoko geltokian, Artasamina eta Tiboli kaleko behealdearen arteko irisgarritasuna hobetzeko.

3. lineak tren loturak izango ditu 7,5 minutuz behin Etxebarri eta Matiko artean, eta 70.000 pertsonatik gorako biztanleriari eskainiko dio zerbitzua. Horrela, pertsona horiek trenbide metropolitarreko geltoki bat izango dute euren etxeetatik 10 minutu baino gutxiagora.

3. linearen trazatua 5.885 metro izango da luze, eta zazpi geltoki izango ditu: Etxebarriko San Antonio, Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaranbarri, Alde Zaharra, Uribarri eta Matiko. Geltoki guztiek (Etxebarrikoak eta Alde Zaharrekoak izan ezik), Norman Fosterrek 1. eta 2. lineatarako diseinatutako geltokien tipologia bera izango dute.

 

Euskadi, auzolana