ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2015/08/20

SNCF-ko arduradun teknikoek 3. linearen eraikuntza metodoak eta diseinua eta Bilboko Metroko geltokien funtzionaltasuna aztertu dituzte Bilbon

Bilboko Trenbide Metropolitarrak mundu mailako erreferentzia izaten jarraitzen du. Societe National de Chemin d´Fer (Frantzia) izenekoaren “Gares et Connexions” zuzendaritzako goi mailako ordezkaritza teknikoak 3. lineako eraikuntza lanak eta San Mameseko geltoki intermodala bisitatu ditu. Bertan bat egiten dute Metroaren 1. eta 2. lineek, Renfe aldiriek, Euskotranek eta autobus geltokiak.

EuskoTrenbideak-eko eta ETS-ko arduradunen laguntza izan duen SNCF-ren ordezkaritzaren barruan, eraldaketa handiko prozesuan sartuta dauden Bordeleko eta Toulouseko geltokien proiektu zuzendariak egon dira. 

SNCF Gares et Connexions zuzendaritzak eskatutako bisita hori, ETS-k eta Euskotrenek, elkarren artean komunak diren zenbait jarduketa eremutan, SNCF-rekin dituzten harremanen ondorioa da.

Metroaren 3. lineako lanen egoera aurreratua egiaztatu ondoren, SNCF-ko teknikariek interes handia erakutsi dute Bilboko Metroaren diseinuaren funtzionaltasunaren aurrean. Datorren azaroan 20 urte beteko dira Bilboko Metroa zerbitzua ematen hasi zenetik.

Horrela, Euskotrenek ustiatuko duen 3. lineak, bere garaian Imebisak eta  Norman Foster arkitekto ingelesak markatu zituzten jarraibideak jarraituko ditu, eraikuntza zein teknologia mailako hobekuntza guztiak sartuz, baina dagoeneko Bilboko idearioaren parte diren elementu tradizionalak errespetatuz, mezzaninak edo dagoeneko ospetsuak diren fosteritoak, adibidez.

ETS-ko eta Euskotreneko teknikariekin batera, Frantziako ordezkaritzak, aire zabalean eraikita dagoenez bere tipologian desberdina den Etxebarriko San Antonioko geltokia eta Otxarkoagakoa, Txurdinagakoa eta Zurbaranbarrikoa bisitatu dituzte.

 

Euskadi, auzolana