ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2015/09/24

Eusko Jaurlaritzak Loiolako geltoki berriaren eraikuntza lanak esleitu ditu

Eusko Jaurlaritzak, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren bitartez, Loiolako geltoki berria eraikitzeko eta Gipuzkoako hiriburuko auzo jendetsu horretako hirigunea permeabilizatzeko proiektuaren lanak esleitu ditu.

Lanak amaitu ondoren, Loiolan bizi diren pertsonek bide-zubi gainean egongo den geltoki berri moderno eta enblematikoa izango dute, Donostia eta Martutene arteko errepide zaharraren gainean, Loiolako bulebarra egingo den tokian. Horrez gain, bertan dagoen ezpondaren ordez bide-zubia eraikiko da, eta, horrela, auzoa bitan banatzen duen trenbideko trintxera desagertu eta 10.000 metro karratutik gorako hiri espazio zabala berreskuratuko da. 

Obra zibila gauzatzeko kontratua Altuna y Uria, Comsa eta Moyua eraikuntza enpresek osatutako Aldi Baterako Enpresa Elkarteari esleitu zaio. 9.193.706 euroko aurrekontua du eta burutzapenerako epea 18 hilabetekoa da.

Herritarren gozamenerako eta erabilerarako irabazitako toki berriak gune berdeak, haurrentzako jolasak, bidegorria, bizikletak aparkatzeko tokia eta atsedenerako guneak izango ditu. Horrez gain, behin betiko lotuko ditu Lorategi Hiriaren ingurua eta auzoaren gainerakoa. Ingurunearen urbanizazioari dagozkion jarduketa guztiak Eusko Jaurlaritzaren eta Donostiako Udalaren artean adostu ziren Donostialdeko Metroaren obren eta proiektuen jarraipenerako batzordearen barruan. Gipuzkoako Foru Aldundiak ere hartzen du parte proiektu horretan.

Gaur egun, ETS bide-zubiaren lehen fasea eraikitzeko lanak ari da egiten Urumeatik gertuen dagoen tokian (lan horiek beste kontratu batean daude). Datozen hilabeteetan lanak indartu egingo dira, 2017. urtean Loiolak Donostialdeko Metroaren (Lasarte-Donostia-Hendaia) geltoki berria eta modernoa izan dezan, trenbide trazatu berri seguruagoa eta elkarbizitzarako atseginagoa izango den hiri ingurunea.

 

 

 

 

Euskadi, auzolana