ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2015/03/18

Euskadiko trenbide-sare berriak «garraio jasangarriaren garapenean eta hego-mendebalde atlantikoaren gizarte-kohesiorako» duen garrantzia nabarmendu du Oregik

Europako legebiltzarkideek euskal  «Y»aren lanak ikusteko Bergarara egindako bisitan, Oregik hauxe nabarmendu du: «garraio jasangarriaren intermodalitateak Europar Batasunaren apustua eta beharrak markatzen ditu jada. Gure euroeskualdearen kasuan, trenbide berriak, oroz gain, gure  hirien arteko gizarte-kohesioa hobetuko du, eta gainera, gure herrialde eta eskualdeetako ekonomiaren eta gizartearen sustapen estimulatzailea ere ekarriko du». 

Europako Parlamentuko kideen artean Izaskun Bilbao eta Eider Gardiazabal eurodiputatuak zeuden, zeinek Bergarako tren-bidezubia ezagutu duten hainbat estatutako beste lankide batzuekin batera.

Euskadi, auzolana