ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2015/11/20

ETSk 3 milioi euroren truke esleitu ditu Donostialdeko Metroaren Altzako geltokiko igogailuak eta eskailera mekanikoak

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak Donostialdeko Metroaren Altzako geltoki berriko igogailuen eta eskailera mekanikoen instalazioa eta mantentze lanak esleitu ditu 3 milioi euroren truke. Donostian dagoen Altza auzora doan trenbide adar berriaren obra zibila ia amaiturik dago, eta une honetan lanak instalazioen fasean zentratzen dira, hau da, terminalerako sarbide mekanikoak jartzean. Aurreragorako geratuko dira katenaria, seinaleztapenak, etab.

Egia esateko, ETS-k bi kontratu esleitu ditu. Lehenbizikoa, Altzako geltokiko eskailera mekanikoak eraikitzeari, instalatzeari eta mantentze lanak egiteari buruzkoa ThyssenKrupp Elevadores enpresak lortu du, 2.502.542 euroren truke. Halaber, horien kontserbaziorako eta 3 urtez funtzionamendu egokia bermatzeko lanek 197.530 euroko kostua izango dute.

Oronak, bere aldetik, Altzako geltokiko eskailera mekanikoak eraikitzeko, instalatzeko eta hiru urtez mantentze lanak egiteko kontratua lortu du, 463.273 euroren truke. Mantentze lanek 20.895 euro balioko dute. Bi enpresek sei hilabeteko epea dute instalazioa osatzeko.

Une honetan, obra zibila ia amaiturik dago, eginbeharreko nagusiei dagokienez, obra zibila, geltokia, mezzaninak, kanoiak eta trenbidearen egitura. Kanalizazioak eta kanpoko urbanizazio lanak egiten ari dira. Oraindik egin gabe geratzen diren lanen artean balaustradak, kanoietako eskailera finkoak, metalezko arotzeria arina eta gela teknikoetako elementuak daude. Egoera hori ikusita, esan behar da 1.040 metroko luzera duen Herrera-Altza trenbide saihesbidean epeak aurreikusitakoaren arabera ari direla betetzen eta, ondorioz, 2016ko bigarren sei hilekorako hasi ahal izango dela funtzionatzen, eta Donostian dagoen Altza auzoan bizi diren pertsona guztiek hurbilago izango dutela metroaren sarea.

 

 

Euskadi, auzolana