ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2015/01/08

ETS-k bisita publikoak antolatuko ditu Metroaren 3. lineara

ets

Izenak emateko epea datorren urtarrilaren 19an amaituko da, eta zuzenean egin ahal izango da Txurdinagako Herritarren Arretarako Bulegoan (Txomin Garat eta Gabriel Aresti kaleek bat egiten duten lekuan), linea3@ets-rfv.es helbide elektronikoaren bitartez edo 902 733 490 – 688 630 747 telefono zenbakira deituz.

Izen ematea gauzatzeko datu hauek aurkeztu beharko dira: izen abizenak; adina; NAN; helbidea; eta harremanetarako telefonoa edo/eta helbide elektronikoa. Bisitak, seguruenez, urtarrilaren amaiera eta martxoaren amaiera bitartean izango dira, lanegunetan, arratsaldez.

3. lineak tren loturak eskainiko ditu 7,5 minutuz behin Etxebarri eta Matiko artean, eta 70.000 pertsonatik gorako biztanleriari emango dio zerbitzua. Pertsona horiek trenbide metropolitarraren geltoki bat izango dute euren etxeetatik 10 minutu baino gutxiagora.

Trazatua 5.885 metro izango da luze, eta zazpi geltoki izango ditu: Etxebarriko San Antonio, Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaranbarri, Zazpi Kaleak, Uribarri eta Matiko. Geltoki guztiek, Norman Fosterrek 1. eta 2. lineatarako diseinatutako geltokien tipologia bera izango dute.

Obra zibila ia amaituta dago, une honetan burutzen ari den Otxarkoaga-Txurdinaga zatia eta Zazpi Kaleetako geltokiko lanak izan ezik.

Gainerako tunelen eta haitzuloen hondeaketa lanak amaituta daude, eta baita haien estalkiak ere. 2015ean eta 2016an lan hauek egingo dira: trenbidea, katenaria, energia, eskailera mekanikoak, igogailuak, aireztapena eta trenen kontrolerako sistema. 

Izen emate orria 

Euskadi, auzolana