ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2015/11/10

ETS-k 2016rako elektrizitate hornidura kontratatu du, beste bost trenbide sarerekin batera

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak kudeatzen duen trenbide sareak Endesak hornitutako goi tentsioko energia elektriko hornidura jasoko du 2016an. Enpresa horrek irabazi du, bigarren urtez jarrian, Transports Metropolitans de Barcelona (TMB); Metro Bilbao, SA; Euskal Trenbide Sarea / Red Ferroviaria Vasca (ETS); Metro Málaga, SA; Tranvías Urbanos de Zaragoza, SL; eta Tranvía de Murcia, SA enpresek, elkartuta, deitu duten lizitazioa.

Sei sareen artean 406 gigawatt ordu (GWh) inguru kontsumituko dituzte hamabi hilabetetan, eta kontsumo horri aurreikusten zaion zenbatekoa 27,7 milioi eurokoa izango da, gehi enpresa bakoitzak bere banatzaileari likidatzen dion araututako tarifa.

Elektrizitatearen sektoreko hamar enpresa merkaturatzailek jaso zuten lizitazioan parte hartzeko gonbidapena, eta horietatik seik aurkeztu zuten beraien eskaintza. Endesak aurkeztutakoa izan da aukeratutakoa, ekonomiaren ikuspegitik egokiena zelako.

Bosgarren urtez jarraian, trenbideko garraio publikoko zenbait enpresa elkartu egin dira, energia elektrikoaren hornidura era bateratuan lizitatzeko –hori da sare horien kontsumoan dagoen gastu nagusia–, kontratazio baldintza hoberenak lortzeko formula gisa, enpresa publikoek eta emakidadunek kostuak murrizteko eta baliabideak optimizatzeko aurrera daramatzaten esfortzuen barruan. Hala ere, enpresa bakoitzak era independentean kudeatu beharko du bere kontratua.

 

 

 

 

Euskadi, auzolana