ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2015/02/25

Abiadura handiak intermodalitateari begiratzen dio, garraio eraginkorra lortzeko

Abiadura handiko lineen intermodalitatea eta konektibitatea, garraio eraginkorra lortzeko. Hori izan da, goi mailako prestazioko trenbide lineen ustiapenari buruz berba egiteko bi egun hauetan Bilbon elkartu diren aditu gehienek aipatu duten puntuetako bat. Trenbide alorrean garapen gehien duten herrialde batzuen, besteak beste Suitzaren edo Japoniaren, esperientziek, argi eta garbi utzi dute kapilaritatea oso garrantzitsua dela abiadura handiko trenari ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Hori izan da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, ETS-k, EuskoTrenek eta UIC-k, Euskal Y-aren martxan jartzea prestatzeko antolatu dituzten jardunaldien ondorio nagusietakoa.

Testuinguru horretan, Antonio Aiz Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuordeak, Eusko Jaurlaritzak azken urteetan trenbideekin erlazionatutako moduetara bideratu duen inbertsio esfortzu handiari balioa eman dio. “Beti interesgarria izan ohi den azpiegitura horiei buruzko eztabaidan, horrelako lanak finantzatzeko aurrekontu konpromiso garrantzitsuak martxan jartzen direnean, izaera metropolitarra duten edo aldirietako zerbitzuak eskaintzen dituzten gainerako trenbide lineak ahaztu egiten direla esaten da. Eusko Jaurlaritzak, Estatuko Administrazioarekin, Euskal Y-a eraikitzeko orduan egin beharrekoa planteatu zuenean, trenbide estuko lineak baztertuta geratuko zirela esaten zitzaigun; eta nik bi datu emango dizkizuet: 2006tik (agindua sinatu zen urtetik) 2014ra, Eusko Jaurlaritzak 1.576 euro inbertitu ditu bere eskuetan dagoen trenbide sarean. Halaber, 2014ra arte, Eusko Jaurlaritzak, kupo bitartez Estatuaren Administrazioari emandako aurrerakin gisa, bere aurrekontuetatik 1.515 milioi euro konprometitu ditu Euskal Y-aren eraikuntza lanetarako”.

Alain Lutz frantsesak eta Ottmar Grein alemanak, abiadura handiko lineak planifikatzeko orduan beraien herrialdeetan izandako bi adibide jarri zituzten mahai gainean. Aizen iritziz, Euskal Y-arekin, “mende eta erdi inguruko bizitza zikloa izan dezakeen azpiegitura ari gara eraikitzen”. “Azpiegitura, bere esanetan, ez da helburua berez, helburu bat lortzeko baliabidea da. Eta helburua, edo helburuak, Jacques Delorsek esaten zituenak dira: garapen ekonomikoa, enplegua, aukera berdintasuna, etab.

“Ezinezkoa da ezein azpiegitura, eta are gutxiago Europa mailako azpiegitura, epe laburreko interes politikoaren mende aztertzea, garraio azpiegiturak hauteskunde garaietatik atera behar dira. Hauteskunde garaia lau urtez behingoa da, eta horrelako azpiegitura batean, lehenengo ideiak lantzen direnetik gizarteari zerbitzua ematen zaion arte, askoz ere urte gehiago igarotzen dira”.

Abiadura handiko proiektuen garapenaren hainbat fasetan kontzertazio politikoa erakusten duten beste adibide batzuk ere aurkeztu ziren: Simón Hughesek Erresuma Batuko HS2 proiektua azaldu zuen, eta Thierry Praterek eta Sheila Dezarnek Kaliforniako estatuko (EEBB) San Francisco-Los Angeles trazatuari buruz hitz egin zuten. Horrela, UIC-k bultzatuta lan talde bat osatu da bi herrialde horien eta Eusko Jaurlaritzaren artean, abiadura handiko planak aztertzeko, eta plan horien artean Euskal Y-a dago.

Euskalduna Jauregian egin diren eta partaidetza arrakastatsuarekin atzo itxi ziren trenbide alorrari buruzko Nazioarteko Hirugarren Jardunaldiak Eusko Jaurlaritzak, ETS-k, Eusko Trenbideak-ek eta UIC-k antolatu eta CAF-ek eta Bilboko Portu Agintaritzak babestu dituzte. Hauen laguntza ere izan dute: Nortunel, Construcciones Viuda de Sainz, Thales, Orona, Grupo Balzola, Grupo Campezo, Dragados, Cycasa canteras y construcciones, Saitec, Altuna y Uria, Siemens, Fulcrum, Fomento de Construcciones y Contratas (FCC), Construcciones Moyúa, Elecnor, Sacyr eta Sener.

 

HITZALDIAK

Iñaki Barron (PDF, 4 MB)

Andrés López Pita (PDF, 22 MB)

Jacques Coutou (PDF, 5 MB)

Alain Lutz (PDF, 14 MB)

Eduardo Molina Soto (PDF, 5 MB)

Ottmar Grein (PDF, 3 MB)

Takumi Ishii (PDF, 4 MB)

Federico Meda (PDF, 14 MB)

Alexander Prodan (PDF, 3 MB)

Lydia Alonso (PDF, 5 MB)

Simon Hughes (PDF, 2 MB)

Thierry Prate-Sheila Dezarn (PDF, 5 MB)

César López (PDF, 2 MB)

Iñaki Uriarte (PDF, 7 MB)

Imanol Leza (PDF, 12 MB)

Egitaraua (PDF, 1 MB)

 

 

 

Euskadi, auzolana