Lugaritz-Easo Saihesbidea

ets Lugaritz-Easo portada

Helburua, Amarako geltokiak une honetan sortzen duen zaku hondoa desagerraraztea da,

Lugaritz-Easo lur azpiko trenbide saihesbidea Eusko Jaurlaritzak bultzatutako proiektua da. Helburua, Amarako geltokiak une honetan sortzen duen zaku hondoa desagerraraztea da, eta horrek hobekuntza nabarmena eragingo du bidaiatzeko denboretan, Unibertsitate, Antigua eta erdialde inguruetara joateko bestelako garraio modua eskaintzeaz gain, une honetan bertara joateko modu bakarrak autobusa edo turismo partikularra baitira.

Jarduketaren erdigune neuralgikoa Donostia den arren, Donostialdeak eta Gipuzkoa osoak ere izango dituzte onurak.

Trazatu berria 4,2 kilometro da luze, eta aurrekontua 180 milioi eurokoa da.

Lugaritzeko geltokian abiatzen den eta Morlanseko lur azpiko tartean amaituko den saihesbideak hiru geltoki berri planteatzen ditu: Bentaberri-Antigua, Erdialdea-Kontxa eta egungoa ordezkatuko duen Easo. Guztiek ere estilo modernoa, garbia eta funtzionala izango dute, Intxaurrondon eta Altzan ezarritako diseinuari jarraituz.

Onurak

denbora ikonoa

Denborak

Bidaiatzeko denborak hobetuko ditu, maiztasunak handitzeko aukera emango du eta itxaron beharreko denborak murriztuko ditu.

segurtasun ikonoa

Segurtasuna

Amarako zaku hondoa desagerraraziko du eta segurtasuna hobetuko du.

erabilera publikoa ikonoa

Erabilera publikoa

Erabilera publikorako libre geratuko dira une honetan Eason trenbideko instalazioek (geltokia, trenbide zabalgunea) okupatzen dituzten 21.000 m2ak.

ets lugaritz-easo onurak irudia
ets lugaritz-easo informazio irudia

Intereseko bestelako informazioa

Bentaberri-Antigua: Sarbideak izango ditu Xalbador Bertsolaria kaletik eta Bentaberri plazatik, eta Antigua auzo osoari eta unibertsitate inguruari emango dio zerbitzua.

Erdialdea-Kontxa: Geltokia Easo eta San Martin kaleen parean egongo da. Sarbideak Xabier Zubiri kalean, Londres hotelaren atzealdearen ondoan; Loiola kalean, Artzain Onaren Katedrala Koruko Andre Mari Basilikarekin lotzen duen merkataritza eta oinezko ardatzean; eta Aldapetan izango ditu.

Easo: Sarbideak Errondo pasealekuan eta Autonomian izango ditu. Autonomiako kanoia San Rokerekin lotuko da, kanpoko igogailu bitartez. Ingurune horretan, egungo trenbide trintxera desagertu egingo da eta Amarako trenbide zabalgunea libre geratuko da.

Datu interesgarriak

aurrekontu ikonoa

Aurrekontua

180 milioi euro

data ikonoa

Zerbitzuan jartzea

2022

informazio ikonoa

Informazio gehiago

www.topo.eus webgunean eta Topogunean (Amarako geltokiko ataria)

Azken aldaketako data: