ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Faktura Elektronikoa

Abenduaren 27ko 25/2013 Legeak hornitzaileen babesera zuzendutako neurriak jaso zituen, horien artean sektore publikoan faktura elektronikoaren erabilera bultzatzea, 2015eko urtarrilaren 15etik aurrera ezinbesteko izaerarekin subjektu jakin batzuentzat. Eusko Jaurlaritzak faktura elektronikoen sarrerarako puntu bat sortu du, hornitzaileek aurkez ditzaten eta era elektronikoan hel daitezen horien izapidetzea egin behar duen administrazio organora. 
Sistema horren onura nagusiak hauek dira:  
Hornitzaileari ordaintzeko prozedurak azkartzea, fakturen kudeaketan papera desagerraraziz 
Hornitzaileari bere fakturaren egoeraren berri ematea 
Euskal Trenbide Sareak, Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Erakunde Publiko gisa, bat egin du Euskadiko Autonomia Erkidegoko fakturazio elektroniko zerbitzu honekin. Hori dela eta, ETSk eskaria egiten die bere hornitzaileei, une honetatik aurrera Erakundera zuzendutako faktura guztiak, Eusko Jaurlaritzak xede horrekin esteka honetan prestatu duen zerbitzuaren bitartez bidal ditzaten: 
Faktura elektronikoa
Faktura atarian sartu ondoren, hornitzaileek horren egoera kontsultatzeko aukera izango dute: 
Hornitzaileak faktura erregistratzen duenean, Irakurtzeko zain egoeran geratuko da.
Faktura ETSn jasotzen denean, egoera Irakurrita izango da.
ETSk ez badu faktura onartzen, egoera Errefusatuta izango da.
ETSk faktura onartzen badu, egoera Onartuta izango da.

Azken aldaketako data: 2016/08/10
Euskadi, auzolana