Hiriburu sarbideak

ets accesos capitales atotxa portada

Euskadiko Trenbide Sare Berria

Donostia-San Sebastián

Atotxa izango da Euskadiko hiriburuetan eraikiko diren Euskal Y-aren hiru geltokietatik lehenbizikoa. Horrez gain, geltokiaren eraikuntza Eusko Jaurlaritzak gauzatuko du, Sustapen Ministerioak Gipuzkoako tartea eraikitzeko emandako agindua 2017an luzatu eta gero. Behar funtzionaletara eta arkitektura eta hirigintza arloko eskakizunetara egokitzen den proposamenaren bitartez, trenbidea autobus geltokiarekin eta Tabakalera-Egiarekin integratuko da Iparraldeko geltokian.

Joan den maiatzean, Eptisa/Cinsa ingeniería-Jon Montero ABEEari esleitu zitzaion eraikuntza proiektuaren idazketa. Esleipendunak 10 hilabeteko epea eta 861.033 euroko aurrekontua (BEZ aparte) izango ditu hirigintzaren eta trenbidearen ikuspuntutik Gipuzkoako hiriburuan aurreko eta ondorengo garaia bereiziko dituen lana gauzatzeko.

Bilbao

Martxoan, Eusko Jaurlaritzak, Sustapen Ministerioak eta Bilboko Udalak Abandoko geltokiaren behin betiko diseinua adostu zuten. Adostutako soluzioak geltoki intermodal integratua aurreikusten du, Bilboko Metroarekin lotura zuzena izango duena, autobusetarako 13 dartsena eta baita 550 plaza izango dituen aparkalekua eta taxietarako gunea ere.

Terminal berriak hiriaren zabalgunearekin eta alde zaharrarekin erabateko integraziorako eta hiri eraldaketarako aukera emango du. Bertan, une honetan Bilbora heltzen diren aldirietako eta ibilbide luzeko zerbitzu guztiak elkartuko dira, etorkizunean helduko diren Abiadura Handiko zerbitzuez gain. Geltokia, 80x25 m inguruko dimentsioak izango dituen sekzio laukizuzeneko elementu gisa egituratuko da, eta erabat lur azpian egongo da, Adifen egungo trenbide zabalgune auxiliarraren azpian. Trenbide horiek guztiz desagertuko dira obrak amaitu ondoren, erabateko iragazkortasunerako aukera emanez. Trenbidea lur azpian sartzeko lanek Cantalojas ingurura jarraituko dute. Leku horretan ere erabat estalita geratuko dira egungo trenbideak.

Vitoria-Gasteiz

Arrazua/Ubarrundia eta geltoki berriaren arteko sare berriaren konexioa Arkaute bitartez egingo da. Zenbait lan geotekniko eta funtzional egin ondoren, gaur egungo aukera bideragarriena lur azpiko soluzioa ematetik igarotzen da, egungo trazatutik, Salburuako Bulebarraren eta Pedro Asua kaleko zubiaren artean, hau da, ekialdetik mendebaldera, trenbide igarobideari jarraituz.

Trazatu berak hiru trenbide jasoko ditu, UIC zabalerako bi, bidaiarien trafikorako, eta zabalera mistoko beste bat, merkantzien eta bidaiarien trafikorako. Lur azpiko bidea cut&cover eta tunel bitartez egino litzateke.

Geltokia lur azpiko trenbide zabalgunearen gainean eraikiko da. Proposamenaren barruan egungo geltokiaren eraikin bateratua aurreikusten da, hau da, egungoari erantsitakoa eta bietan geltokiko ataria integratuz lur azalean.

Onurak

abantaila ikonoa

Bilbok Abandoko trenbideak eratzen duen trintxera kenduko du eta alde zaharra eta zabalgunea banatzen dituen arrail historikoari amaiera ematea lortuko du

Trena tuneletik helduko da Abandoko geltokira, 6 kilometro baino gehiagoko hodi baten bitartez

abantaila ikonoa

Donostiak bateratu egingo ditu Atotxan tren eta autobus zerbitzuak

Bi geltokiak Tabakalerako eraikin ikusgarriarekin bateratuko dira, eta Donostiako gune modernoena, ahaltsuena eta nazioartekoena bilakatuko dute Egia auzoaren mugan dagoen gune hori

abantaila ikonoa

Vitoria-Gasteizek Datoko geltoki historikoaren erdigune izaerarekin jarraituko du, baina oraingo honetan lur azpian egongo da, Arabako hiriburuaren erdialdetik igarotzen den trazatua bezala

Tranbia izango da Lakuako autobus geltoki modernoarekin lotzeko modua.

ets Bilbo hiriburu sarbideak irudia
ets Atotxa hiriburu sarbideak informazio irudia

Intereseko bestelako informazioa

Euskal Y-a proiektu estrategikoa ere bada, Europarekin eta gure artean lotzen gaituelako. Euskal Y-ak Frantziako sarera eta, ondorioz, Europara, lotzeko zailtasunak jartzen zizkigun trenbide zabaleraren arazoa konpontzen du. Baina hegoaldearekin lotzeko aukera ere emango digu, Bilbotik goi-lautadara dagoen sarbidea, 1863an Orduñako mendatetik zabaldutako sare zaharkitua izatea saihestuz.

Euskadiko hiru hiriburuak lotzeko ere balio du. Bilbok eta Vitoria-Gasteizek ez dute trenbide loturarik. Bilbo eta Donostia artekoa ere ez da askoz hobea. Sare berriarekin 30 eta 40 minutu artean beharko ditugu bi ibilbideetako edozein egiteko.

Datu interesgarriak

hiriburu ikonoa

Bilbo

Bilbo, 3 maila lur azpitik: -1 mailan aldirietako zerbitzuak egongo dira; -2 mailan, ibilbide luzeko/Abiadura Handiko geltokira sartzeko ataria egongo da; -3 mailan, UIC zabalerako trenbideei dagozkien nasak egongo dira.

hiriburu ikonoa

Donostia

Donostia-San Sebastián: geltoki berria eta Europatik sarbideak izango dituen Euskadiko lehen hiriburua izango da, eta, halaber, Norteko geltoki zaharraren elementu arkitektonikoak kontserbatuko ditu.

hiriburu ikonoa

Vitoria-Gazteiz

Vitoria-Gasteiz 2 maila lur azpitik: -1 mailan abiadura handiko ontziratze gela eta geltokiko aparkalekua egongo dira, eta baita Geltoki berriaren pantaila artean barruti osoa ekialdetik mendebaldera egingo duen lau erraileko bidea ere. -1 mailatik nasak dituen -2 mailara helduko da, eskaileren eta igogailuen bitartez.

Azken aldaketako data: