Hendaiako geltoki berria

ets hendaia portada

Proiektuak, egungo gaitasun eta irisgarritasun arazoak konponduko dituen eraikin berria eraikitzea aurreikusten du

Hendaian dagoen Euskotreneko geltokiaren zaharberritze integraleko proiektuak, egungo gaitasun eta irisgarritasun arazoak konponduko dituen eraikin berria eraikitzea aurreikusten du. Higiezinak oin plano laukizuzena eta 198 metro karratuko azalera izango ditu, egungo 84 metroak nabarmen bikoiztuz.

Instalazioetan, lau salmenta-makina, baliogabetze linea bat, ikuskatzaile gela bat bi txarteldegirekin, komunak izango dituen aldagela, eta garbiketa gela izango dituen ataria egongo dira. Eraikin berria toki berrian proiektatu da, zortzi metro inguru mugituz hego-ekialderantz, egungoarekin alderatuz. Egoera berriari esker, geltokiaren sarbide nagusiaren atari aurre gisa egituratuko den gune libre txikia sortu ahal izango da.

Jarduketa horrekin erremate egokia ematen zaie toki horretan bat egiten duten oinezkoen ibilbideei, SNCFren geltokiko sarbide nagusitik eta Général de Gaulle Bulebarretik. Halaber, informaziorako seinaleak eta hiri altzarietako elementuak jartzeko tokia handiagoa izango da.

Ibilbidearen azken 91 metroetan trenbidea bikoiztu egingo denez, bigarren trena aparkatu ahal izango da, eta etorkizunera begira maiztasunak handiagoak izan daitezke. Halaber, egungo 1,9 metroko zabalerako alboko nasaren ordez, markesina edukiko duen 4 metroko erdiko beste bat jarriko da. Laburbilduz, geltokia bere ingurunean hobeto integratuta geratuko da eta horrek, gainera, sarbideen urbanizazioa nabarmen hobetzeko aukera emango du. Gainera, proiektuak, SNCF Réseauk erabiltzen duen Topoaren geltokiaren ondoko ingurua lehengoratzea eta zaharberritzea ekarriko du. Toki horrek ETS-Euskotrenen geltoki berriaren aurreikusitako handitzearen eragina jasoko du.

Onurak

erabillerraztasun ikonoa

Irisgarritasuna

Geltokiaren irisgarritasuna eta hiri ingurunea hobetzea.

conexio ikonoa

Konexioa

SNCFren Hendaiako geltokiarekin dagoen konexioa hobetzea.

denbora ikonoa

Maiztasunak eta Segurtasuna

Maiztasunak hobetzeko aukera eta segurtasun gehiago erabiltzaileentzat, 4 metro zabal den erdiko nasa eraikitzeari esker.

ets hendaia onurak irudia
ets hendaia informazio irudia

Intereseko bestelako informazioa

Aurrekontua, egikaritze materiala barne, 5,8 milioi euro ingurukoa da, eta aurreikusitako epea 14 hilabetekoa. Proiektua %100ean finantzatzen du Eusko Jaurlaritzak.

Datu interesgarriak

datu ikonoa

Gaitasuna

Eraikin berriak egungo gaitasuna bikoiztu egingo du, 84 metroetatik 198 metrora igaroz.

denbora ikonoa

Egikaritze epea

Aurreikusitako egikaritze epea 14 hilabetekoa da

Azken aldaketako data: