Gure sarea

gure sarea oiartzun portada

ETSren sarea 187 kilometro da luze. Horietatik 65 kilometro trenbide bikoitzekoak dira, eta gainerako 122ak trenbide bakarrekoak.

Euskal Trenbide Sareak Euskadiko Autonomia Erkidegoaren esku dauden trenbide azpiegiturak kudeatzen eta administratzen ditu. Horrez gain, dagoen trenbide sarearen kontserbazio egokia bermatzeko, azpiegitura berrien eraikuntzarekin, dagoeneko existitzen direnen modernizazioarekin eta hobekuntzarekin, segurtasun eta telekomunikazio instalazioekin eta trenbide pasaguneak kentzearekin eta hobetzearekin erlazionatutako jarduketa guztiak gauzatzen ditu.

Jarduketa horiek Eusko Jaurlaritzak eskatuta egiten dira, trenbideko trafikoaren kalitatea, gaitasuna eta segurtasuna hobetzeko xedez.

ETSren sarea 187 kilometro da luze. Horietatik 65 kilometro trenbide bikoitzekoak dira, eta gainerako 122ak trenbide bakarrekoak. Linea luzeena 108 kilometro dituen Bilbo-Donostia da, 1882an eraikitakoa; halaber, Bilboko Trenbide Metropolitarreko 3. linea, Txorierriko linea, Amorebieta-Bermeo adarra eta Topo ezizenez ezagunagoa den Donostia-Hendaia linea ere kudeatzen ditugu. ETSren ondarearen barruan dago, baita ere, Urolako adarra izandakoa. Bertatik, gaur egun, Burdinbidearen Euskal Museoaren lurrun tren turistikoak baino ez du zirkulatzen, Azpeitia - Lasao tartean. ETSren sareak 81 geltoki ditu. 

2017ko datuak

Zirkulazio sailak kudeatutako sarea:
LUZERA OSOA TRENBIDE BIKOITZA TRENBIDE BAKARRA
BILBO - DONOSTIA (Lasarte barne) 108/670 47/224 61/446
BERMEOKO ADARRA 29/194 -- 29/194
DONOSTIA – HENDAIA (Altza barne) 22/170 10/327 11/843
TXORIERRI 14/449 -- 14/449
3. LINEA 8/003 8,003 --
LASAO-AZPEITIA (Museoa) 4/888 -- 4/888
GUZTIRA 187/374 65/554 121/820
Instalazioen ezaugarriak:
Trenbide bikoitz elektrifikatua 65/554 100 %
Trenbide bakar elektrifikatua 121/820 95,95 %
Blokeatze Automatikoa C.T.C.-rekin 182/486 97,39 %
Blokeatze Automatikoarekin trenbide bikoitzean (B.A.D.) 25/172 13,43%
Blokeatze Automatiko Banalizatuarekin (B.A.B.) 40/382 21,55 %
Blokeatze Automatikoarekin trenbide bakarrean (B.A.U.) 116/932 62,40 %
A.T.P.-rekin 182/486 97,39 %
Tetra 182/486 97,39%
Trena Lurra 159/234 84,98 %
Gehieneko abiadura onargarria 80 km/h
90 km/h
88,52 %
11,48%

Izandako zirkulazioak:
Zirkulazio kopurua 279.559
Km-trena urtean 5.808.654,7
Egitura
Aginte Postu kopurua 2
Langileak dituen Zirkulazio Kabinete kopurua 2
Langilerik gabeko Zirkulazio Kabinete kopurua 51
Langileak (urteko batez besteko kopurua)
Zirkulazio bulegoak 3
Aginte Postuak 48
Linea 32
Estruktura 3

Adierazle nagusiak:
ADIERAZLEAK EREMUA LORTUTAKOA
PUNTUALTASUNA Txorierri 99,34
Bilbo –Bermeo 98,31
Ermua-Eibar 99,09
Bilbo-Donostia 98,39
Lasarte -Hendaia 99,78
MERKANTZIEN BETETZEA Ariz –Lasarte 100 %
BEZEROAREN GOGOBETETZEA EUSKOTREN 94,27

Azken aldaketako data: