Berrikuntza

ets sostenible y vasca portada

ETSk, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren erantzukizunpeko azpiegitura kudeatzaile gisa, trenbide sarean gauzatzen diren jarduketa guztietan berrikuntza sustatzeko helburu argia du, euskal trenbide sistemaren garapena kalitate, segurtasun, ekonomia eraginkortasun eta jasangarritasun maila gorenekin bultzatuz, EAEren eta gizarte osoaren garapenari lagunduz.

2018an amaiera eman diogu gure Berrikuntza Agenda definitzeko prozesuari. Agendaren xedea, erakundeak bultzatzen dituen berrikuntza proiektu eta jarduketa guztien kudeaketa biltzea eta bultzatzea, berriztatzeko beharrezkoak diren gaitasunen garapena bideratzea, eta erakundeak izan behar dituen lehentasunezko erronkak identifikatzea eta ezaugarritzea da, jarduketa esparru estrategiko desberdinetatik erantzun ahal izateko.

2019ko otsailean, ETSk PRIZE WINNER IN THE CATEGORY OF PUBLIC SERVICE INNOVATIONS saria lortu zuen BEIJINGen, “Ikusmen artifizial adimentsuaren bitartez trenbide pasaguneen ikuskapen” proiektuari esker, QUALITY INNOVATION AWARD izenekoen Nazioarteko Deialdian.

icono de emas

Azken aldaketako data: