Atxuri-Boluetako tranbia

ets tranvia bilbao atxuri bolueta portada

Bilboko Tranbiaren Atxuri-Bolueta luzapena

Bilboko Metroaren 3. linea (Matiko-Kukullaga) inauguratu ondoren, Donostiatik irten edo bertara iristen diren tren unitateek jadanik ez dute zirkulatzen Atxuri eta Etxebarri artean (4 kilometro, Boluetako tarteko geltokiarekin). Tartearen pixkanakako bazterketa Bilbo-Bermeo zerbitzuaren ustiapenera zabalduko da denbora gutxi barru, tren unitateak Metroaren 3. lineatik sartuko baitira zuzenean Bizkaiko hiriburura. Agertoki horretan planteatzen da tartea tranbia bilakatzeko eta dagoeneko existitzen den Bilboko Tranbiaren linean sartzeko azterketa.

Onurak

zabalketa ikonoa

Luzapena

Bolueta arteko luzapena mesedegarria izango da orain arte tranbia zerbitzurik ez zuen Bilboko inguru horretako biztanleentzat. Horrez gain, garraio aldaketa egin ahal izango da metroaren 1. eta 2. lineekin.

iraunkortasun ikonoa

Jasangarria

Tranbia batek hiru autobusek eta 130 ibilgailu partikularrek adina pertsona garraiatzeko ahalmena du, ibilgailuak baino 15 bider energia gutxiago kontsumituz eta CO2 zero emisiorekin.

irisgarri ikonoa

Irisgarria

Garraiobide irisgarriena da.

ets bilboko tranbia atxuri bolueta onurak irudia
ets bilboko tranbia atxuri bolueta informazio irudia

Intereseko bestelako informazioa

Eraikuntza azterlanaren idazketari lekua ematen dion jarduketa Atxuriko trenbide zabalgunean hasten da. Bertan egingo litzateke tranbia eta trenbide trazatuen arteko bat egitea, zirkulazioari jarraipena emateko.

Eraikuntza azterlanak superegiturari, elektrifikazioari, seinaleztapenari eta beste instalazio batzuei buruzko beharrezko jarduketak ere zehaztu beharko ditu, eta baita Boluetako geltokiko plataformaren eta nasen egokitzapena ere, eta gainerako geralekuak non egongo diren, aurreikusitako hirigintza garapenen aurrerapen mailaren eta inguruneko eskariaren arabera.

Beste gai batzuen artean, tarteko geralekuen eta horien sarbideen, markesinen eta elementu auxiliarren diseinu arkitektonikoa ere landuko da.

Datu interesgarriak

tarte ikonoa

Tartea

Eraikuntza proiektuak definituko ditu Bilboko tranbiaren tarte berri horrek izango dituen geralekuak.

aurrekontu ikonoa

Inbertsioa

Inbertsio ekonomikoa txikiagoa izango da, Bermeotik edo Gernikatik datozen trenak Bilbora 3. lineatik sartzen direnean erabili barik geratuko den trenbidearen trazatua baliatuko baita.

Azken aldaketako data: