Antolakuntza eta giza taldea

ets antolakutza eta giza taldea

Gure izateko arrazoia: trena garraio sistema modernoa, eraginkorra eta jasangarria bilakatzeko xedez.

ETS, Euskal Trenbide Sarea/Red Ferroviaria Vasca, Euskadiko trenbide sektorea berrantolatzeko eta garraio moduen arteko oreka berria ingurumen eragin gutxiago dutenetara, trenbidera batez ere, bultzatzeko 2004an Eusko Jaurlaritzak sortu zuen erakunde publikoa da.

Gure izateko arrazoia: Euskadiko Autonomia Erkidegoaren esku dauden trenbide azpiegituren eraikuntza, kontserbazioa, kudeaketa eta administrazioa, trena garraio sistema modernoa, eraginkorra eta jasangarria bilakatzeko xedez.

Horretarako, ETSk 267 pertsonako lan taldea du (2017ko abenduaren 31n), jatorriz IMEBISAtik (Ingeniería para el Metro de Bilbao, S.A) eta Eusko Trenbideak, S.A.-tik etorritakoak, herritarrei kalitatezko zerbitzua emateko konpromisoa dutenak.

Euskal Trenbide Sarea - Red Ferroviaria Vascaren sorkuntza legearekin bat etorriz, erakundearen presidentea, Eusko Jaurlaritzan trenbide arloko eskumenak dituen saileko titularra da. Une honetan, erakundearen presidentea Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua da.

ETSren antolakuntza egitura:

Zuzendaritza Batzordea

  • Aitor Garitano Trojaola (Zuzendari Nagusia)
  • Ainhoa Elola Aranburu (Idazkari Nagusia)
  • Gorka Eraña Aranaga (Komunikazio Zuzendaria)
  • Julián Ferraz Sumillera (Plangintza eta Proiektu Zuzendaria)
  • Antonio López Palenzuela (Eraikuntza Zuzendaria)
  • Juan Luis Zabala Elorza (Eragiketa eta I+G+B Zuzendaria)
  • Javier Ortega Burguera (Finantza Baliabide eta Sistema Zuzendaria)
  • Estibaliz Mendizabal Ibergarai (Instalazio Zuzendaria)
  • José Martín Hormaetxe (Giza Baliabide Zuzendaria)

Azken aldaketako data: