ETSk Amerika Latinako biribilgunea lur azpian sartzeko eraikuntza proiektuaren idazketa esleitu du

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak, Sestra ingeniería y arquitectura – Fhecor ABEari esleitu dio Vitoria-Gasteizko Amerika Latinako biribilgunea lur azpian sartzeko eraikuntza proiektuaren idazketa.
Idazketa lanak 12 hilabeteko epean egin beharko dira, eta 319.544,19 euroko aurrekontua dute.
Pasa den urteko maiatzan, Eusko Jaurlaritzak eta Vitoria-Gasteizko Udalak Lankidetzarako Hitzarmena sinatu zuten, Bus Elektriko Adimendunaren ezarpenaren bateragarritasunerako, izan ere, BEAk, tranbiaren lineek, autobusen geltokiak eta hirira sartzeko eguneroko trafikoak bat egitearen ondorioz, beharrezkoa da errepide sistemaren intersekzio soluzio berria aurkitzea, garraio publiko sistemaren arintasuna bermatzeko.
Proiektua idazten den bitartean, gutxienez, alderdi hauek definitu eta garatu beharko dira:
- Gunearen altxamendu topografikoa
- Ikerketa geoteknikoa
- Trafikoaren eta une honetan bertan dagoen errepide sarea erabakitako soluzioarekin antolatuko litzatekeen moduaren eta obraren egikaritze fase bakoitzean beharko diren desbideraketen azterketa zehaztua, horien iraupenak ahalik eta gehien murrizteko.
- Biribilgunearen trazatu berriaren eta bertara heltzen diren ardatzen definizioa.
- Ukitutako instalazioak eta zerbitzuak
- Estrukturen kalkulua
- Elektrifikazioa, seinaleztapena eta komunikazioak behin behineko egoeratan eta tranbiaren eta BEAren desbideraketa posibleetan.
- Hiri eta ingurumen arloko insertzioa.
- Kontratistaren sarbideen eta instalazioen definizioa obrek irauten duten bitartean.
- Hidrologia eta drainatze azterlana