ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2017/04/08

Lehendakaria Bilboko Metroaren 3. Linea abian jartzeko ekitaldiaren buru izan zen

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolarekin batera, Bilboko Metroaren 3. Linea abian jartzeko ekitaldiaren buru izan zen. Lineak 70.000 pertsona ingururi emango die zerbitzua eta Txorierrirekin, Durangaldearekin eta Urdaibairekin lotzeko aukera emango du. Lehendakariak azpimarratu zuen erakundeen arteko "elkarlana" Euskadin aurrera egiten jarraitzeko hau bezalako ingeniaritza-lanekin, "xumea eta eraginkorra, eta, aldi berean, bikaina eta gizatiarra".

3. Linea eraikitzen parte hartu zuten erakundeen ordezkariak Bilbon elkartu ziren joan den larunbatean, eta Matikoko geltokitik Otxarkoagara arteko ibilbidearekin inauguratu zuten linea. Horien artean izan ziren Bizkaiko diputatu nagusi Unai Rementeria, Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakari Ana Otadui eta Bilboko alkate Juan Mari Aburto. Metrora sartzeko Barik, Bat eta Mugi txartelak erabili zituzten, linea honetan ere bidaiatu ahal izango baita beste lurraldeetako txartelekin.

Ekitaldi instituzionalean 'Agur Jaunak' abestu zuen Bilboko Abesbatzak, eta 1950ean etorkizun hobearen bila Andaluziatik, Extremaduratik edo Galiziatik Otxarkoagara iritsi ziren pertsonei buruzko 'La vida en una maleta' lanaren zati labur bat antzeztu zuen bertako Aullidos de Otxar antzerki-taldeak. Gainera, minutu bateko isilunea gorde zen Estokolmoko atentatua gaitzesteko.

Linea inauguratzeko Lehendakariak esandako lehenengo hitzak lanetan hildako Enrique Borja langilea gogora ekartzeko izan ziren. Gainera, Lehendakariak ziurtatu zuen Metroak "aurrera egitea eta etorkizunera begiratzea ahalbidetzen duen proiektu bateratuaren eta lan partekatuaren balioa erakusten" zuela. Alde horretatik, erakundeen arteko "elkarlanaren" garrantzia azpimarratu zuen.

Linea berria

3. Lineako operadorea Euskotren izango da, loturak eskainiko ditu 7,5 minutuz behin Etxebarri eta Matiko artean, eta 70.000 pertsonari baino gehiagori emango die zerbitzua. Trazatua 5.885 metrokoa da, eta zazpi geltoki ditu. Etxebarriko Kukullagatik abiatuko da, Bilbora Otxarkoagatik sartuko da eta Txurdinaga, Zurbaranbarri, Zazpikaleak-Casco Viejo eta Uribarri auzoetatik jarraituko du Matiko auzoan amaitzeko.

3. Lineako lanen aurrekontua 279 milioi eurokoa izan da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ordaindu dute. Lan hauei esker, bestalde, Bilboko Metroko linea guztiak eta Euskotreneko aldiriko lineak lotuko dira.

Linea berriak, beraz, batetik, Bilbo iparraldeko auzoei emango die zerbitzua eta, bestetik, hiriburuaren erdigunera heltzen lagunduko die Bermeotik, Durangotik edo Eibartik datozen pertsonei. Txorierriren eta metroko gainerako sarearen arteko tren lotura berria ezartzeko aukera ere eskainiko du, une honetan Artxandako tunel berriaren bitartez.

Euskadi, auzolana