ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2017/04/03

Euskal Y-aren Gipuzkoako tarteko luzeenak diren Zumarragako tuneletako bigarrenaren kalea edo bat egitea

Gaur goizean egin da Euskadiko Trenbide Sare Berriaren Gipuzkoako lurralde historikoko trazatuan dauden Zumarragako bi tuneletako bigarrenaren kalea edo bat egitea. Kale horrek, orain hilabete beste tunelean egin zen bestearekin batera, Antzuola eta Ezkio arteko hodi biko bi tunelen arteko behin betiko lotura ezartzen du.

Antzuola-Ezkio/Itsaso izeneko Euskal Y-aren tarteak Antzuola, Urretxu, Zumarraga eta Ezkio udalerriak hartzen ditu, eta 6.946 metro da luze. Horietatik 5.437 metro tunel barrutik doaz.

Izan ere, Zumarragako tunelak Euskal Y-aren Gipuzkoako igarobideko luzeenak dira, eta Antzuola eta Ezkio lotzen dituzte, Deskargako mendatearen azpitik, Urola ibaiaren ibarbidetik Santa Lutzi bailararaino. Oso tarte luzea denez, lur-azpiko trazatua hodi biko tunel edo bi tunel paralelo gisa gauzatuko da. Tunel bakoitza zirkulazioaren noranzko baterako erabiliko da, eta larrialdietarako hamabi galeriaren bitartez egongo dira elkarren artean zeharka loturik. Erabiliko den eraikuntza metodoa austriar izenekoa da, zulaketa eta leherketa bitartekoa.

Antzuola-Ezkio/Itsaso tarteko lur-azpiko edo meategi motako hondeaketak, mutur bakoitzetik aurrera egiten duten bi lan frontek osatzen dute, tunel gehienetan bezala. Lehenbiziko frontea Ezkion dago, eta bigarrena, berriz, Antzuolan.

Bi fronteak elkartzen direnean, kale izenekoa gertatzen da, tunel egileen terminologia erabiliz. Oso gertakari garrantzitsua da, helburu nagusia lortu izana erakusten baitu: lur azpiko bidea irekitzea eta komunikazioa ezartzea.

Zumarragako tuneletako 2. tunelaren kalea edo bat egitea sarrerako ahotik 2.389 metrora egin du Antzuolako fronteko taldeak, Urretxuko udalerriaren azpian, 162 metroko sakoneran.

Euskadi, auzolana