ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2017/06/02

ETSk eta Euskotrenek bat egin dute trenbide pasaguneen aurreko Sentsibilizaziorako Nazioarteko Egunarekin

Gaur, ekainak 2 dituenean, Nazioarteko Trenbide Batasuna (UIC) eta tren munduko hainbat erakunde, garraio errodatuko agintari, zientzialari eta nazioarteko erakunde elkartu egingo dira, trenbide pasaguneen aurreko Sentsibilizazio Nazioarteko Egunaren IX. edizioa dela eta. Aurreko edizioak Bruselan, Varsovian, Parisen, Genevan, Lisboan, Istanbulen edo Rigan egin dira, eta aurten Montrealen txanda izango da. Bertan, errepidea/trenbidea interfazearen segurtasunari buruzko nazioarteko hitzaldia antolatuko da.

Euskal Trenbide Sareak eta Euskotrenek bat egin dute prebentzio kanpaina horrekin. Aurtengo goiburua “Denok elkarrekin bide-gurutze seguruagoaren alde” da. Trenbide pasaguneetan ematen diren istripu gehienak, nahita edo akats baten ondorioz trafiko arauak ez errespetatzeagatik gertatzen dira. Akats horiek nekeak, estresak, botikak edo bestelako gai batzuk hartzeak, abiadurak… eragin ditzakete, eta baita gailu elektronikoen erabilera desegokiak ere.
Pertsonak gero eta gehiago gaude smartphoneetara, smartwatchetara, GPStara… etengabe konektatuta. Automobil gidariek, txirrindulariek eta oinezkoek ahaztu egiten dituzte sarri askotan gailu horien erabilerarekin erlazionatutako arriskuak, gidatzen, oinez… doazenean, eta oso garrantzitsua da erabateko arreta jartzea, trenbide pasaguneetan, batez ere.

Mundu osoan 600.000 trenbide pasagune inguru daude: 213.000 Estatu Batuetan; 37.000 inguru Kanadan; 114.580 EBko kide diren 28 estatuetan (2014ko datuak) eta gainerakoak Asian eta Afrikan, batez ere. Espainian 3.267 trenbide pasagune daude. Euskal trenbide sareak 120 trenbide pasagune ditu, azken hamabost urteetan Eusko Jaurlaritzak, ETSren bitartez, egin duen esfortzuari esker 81 kendu diren arren. 2001. eta 2016. urteen artean, Eusko Jaurlaritzak 1.220 milioi euro inbertitu ditu bere esku dagoen trenbide sarea hobetzeko lanetan. Kopuru horren barruan azpiegitura eta material mugikorra sartzen dira. Gaur egun, Zarautzen dagoen Santa Klarako trenbide pasagunea, Zaratamon dagoen Arkotxakoa, Irungo Colonekoa, Deriokoa eta Galdakaokoa kentzeko lanak ari dira egiten.

Euskadi, auzolana