ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2017/04/03

3. linearen eta Txorierriko linearen arteko lotura hobetuko duen ?Ola-Sondika? informazio azterlana jende aurrean aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzak

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak, Ola-Sondika trenbide saihesbidearen Informazio Azterlana jende aurrean aurkezten duen Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura Zuzendaritzaren ebazpena argitaratu du gaurko edizioan.

Hogeita hamar egun balioduneko epean, bihartik aurrera, erakundeek, elkarteek eta norbanakoek, horren edukiari dagozkion eta egoki irizten dizkioten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, interes orokorreko adierazpena justifikatzen duten abaguneei, trazatuaren kontzepzio orokorrari eta ingurumen eraginaren ebaluazioari dagokienez.

Ola-Sondika tartea Artxanda mendiaren azpitik igarotzen den trenbide bikoitzeko tunelaren amaieran hasiko da, eta horri esker egungo maiztasunak handitu ahal izango dira, Txorierriko ustiapena hobetu eta, etorkizunean, Loiuko Aireportura heldu ahal izango da.

Azterlanak trenbide bikoitzeko saihesbidea definitzen du Ola eta Sondika artean, geltoki berriekin Olan (aire zabalean) eta Sondikan (lur azpian) gaur egun lur gainean dagoen geltokitik gertu. Soluzio horrek, Sondikako geltokiak egungo trazatuan betetzen duen zaku-hondoa kentzeko aukera emango du, horrek zaildu eta baldintzatu egiten baituitu Txorierriko linearen funtzionaltasuna eta tren ustiapena. Halaber, Lutxanan Arriagako Kotxetegietara joateko sarbide adarrarekin eta Lezamako linearekin ezarri beharreko lotura bideratzuko du.

Azterlanaren xede den trazatu saihesbidea 1.890 metro da luze enbor nagusian, eta horietatik 1.455 metro –%75a– lur-azpitik joango dira (742 metro meategi motako hondeaketan, eta gainerakoa tunel faltsuan edo «cut and cover» izenekoan). Halaber, 545 metroko (gaur egun Lezamara doan trenbidearekin lotzeko adarra) eta 754 metroko (gaur egun Lutxanako Kotxegietara doan trenbidearekin lotzeko adarra) bi adar planteatzen dira. Guztira, trazatuak 3.189 metro ditu, eta horietatik 2.020 –%63a– lur azpitik joango dira.

Aurreikusitako aurrekontua 78.743.044 €-koa da.

Euskadi, auzolana