ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2016/06/03

Zabalik dago gaurtik aurrera jendearentzat 3. lineako geltokia lur azpian sartu ondoren Matikon sortu den urbanizazio berria

Matikon bizi diren pertsonek 6.000 metro karratuko azalera berria dute gaurtik aurrera erabili ahal izateko. 3. lineako geltoki berria lur azpian sartzearen ondorioz egin diren kanpoko urbanizazio lanak amaitu ondoren, gaur goizean bertan kendu dira obrek hartutako gunea eta auzoaren gainerakoa bereizten zituzten hesiak. 
Gaurtik aurrera, Artasamina, Tiboli eta Salbe inguruko biztanleek aisialdirako gune berria izango dute eta, gainera, datorren astetik aurrera, igogailua ere egongo da bertan, geltokiko atariaren ondoan. Igogailuari esker hobetu egingo da Artasamina eta Tiboli kalearen behealdearen arteko irisgarritasuna. 
Horrela, Tiboli kalearen behealdetik gertuen dauden trenbide egitura ixteko hormak eta Tibolirekin bat egiteko aukera ematen duten eskailerak eta arrapalak horma-irudiz apaindu dira. Goialdean Artasaminako parkea eraiki da.
Horma-irudi horietako batek Eva Mena artista bilbotarraren sinadura darama. Duela egun batzuk amaitu zen bestea Bilboko Portu Agintaritzak lagatako argazkiz dago osatuta. Erakunde horren artxibategi historikoko irudiek, bere industria garapenaren erritmoan hazten ari den hiriaren eraldaketa erakusten dute.
Beste alde batetik, joan den martxotik bidegorria duen pasealekua dago zabalik Salbe kalearen atzealdean. Pasealekua, 3. lineako trenei noranzkoa aldatzeko aukera ematen dien maniobra gunearen gainean dago eraikita. Inguru horretan umeentzako jolasak dituen parke txiki bat ere egokitu da. Horrez gain, Maurice Ravel Etorbidearen bide-zubiaren azpian, Artxandako tunel berria egiteko lanak direla eta 2009tik erabili gabe zegoen saskibaloi kantxa izandakoa berreskuratu da.
5,8 kilometro dituen 3. lineak trenbideko loturak ezarriko ditu 7,5 minutuz behin Etxebarri eta  Matiko artean, eta, horrez gain, geltokiak izango ditu Otxarkoagan, Txurdinagan, Zurbaranbarrin, Alde Zaharrean eta Uribarrin.
Lan horiek guztiak Bilboko Trenbide Metropolitarraren 3. linearen proiektuaren barruan daude. Proiektuak 279 milioi euroko aurrekontua du, eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen dute erdibana.

Matikon bizi diren pertsonek 6.000 metro karratuko azalera berria dute gaurtik aurrera erabili ahal izateko. 3. lineako geltoki berria lur azpian sartzearen ondorioz egin diren kanpoko urbanizazio lanak amaitu ondoren, gaur goizean bertan kendu dira obrek hartutako gunea eta auzoaren gainerakoa bereizten zituzten hesiak. 

Gaurtik aurrera, Artasamina, Tiboli eta Salbe inguruko biztanleek aisialdirako gune berria izango dute eta, gainera, datorren astetik aurrera, igogailua ere egongo da bertan, geltokiko atariaren ondoan. Igogailuari esker hobetu egingo da Artasamina eta Tiboli kalearen behealdearen arteko irisgarritasuna. 

Horrela, Tiboli kalearen behealdetik gertuen dauden trenbide egitura ixteko hormak eta Tibolirekin bat egiteko aukera ematen duten eskailerak eta arrapalak horma-irudiz apaindu dira. Goialdean Artasaminako parkea eraiki da.Horma-irudi horietako batek Eva Mena artista bilbotarraren sinadura darama. Duela egun batzuk amaitu zen bestea Bilboko Portu Agintaritzak lagatako argazkiz dago osatuta. Erakunde horren artxibategi historikoko irudiek, bere industria garapenaren erritmoan hazten ari den hiriaren eraldaketa erakusten dute.

Beste alde batetik, joan den martxotik bidegorria duen pasealekua dago zabalik Salbe kalearen atzealdean. Pasealekua, 3. lineako trenei noranzkoa aldatzeko aukera ematen dien maniobra gunearen gainean dago eraikita. Inguru horretan umeentzako jolasak dituen parke txiki bat ere egokitu da. Horrez gain, Maurice Ravel Etorbidearen bide-zubiaren azpian, Artxandako tunel berria egiteko lanak direla eta 2009tik erabili gabe zegoen saskibaloi kantxa izandakoa berreskuratu da.

5,8 kilometro dituen 3. lineak trenbideko loturak ezarriko ditu 7,5 minutuz behin Etxebarri eta  Matiko artean, eta, horrez gain, geltokiak izango ditu Otxarkoagan, Txurdinagan, Zurbaranbarrin, Alde Zaharrean eta Uribarrin. Lan horiek guztiak Bilboko Trenbide Metropolitarraren 3. linearen proiektuaren barruan daude. Proiektuak 279 milioi euroko aurrekontua du, eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen dute erdibana.

Euskadi, auzolana