ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2016/06/10

Zabaldu da jendearentzat Artasamina eta Tiboli kaleen arteko maila aldaketa gainditzen duen Matikoko igogailua

Gaur goizean hasi da zerbitzua ematen Artasamina kalearen eta Tiboli kaleko behealdearen artean dagoen maila aldaketa gainditzen duen igogailua. Hasiera batean Matikoko geltoki berriko atarirako irisgarritasuna bermatzeko diseinatu den igogailua hirigintza aldeko hobekuntza izango da inguruko biztanleentzat. Izan ere, etorkizunean Bilboko Udala izango da igogailuaren mantentze lanez arduratuko dena. Igogailuak zortzi pertsona eramateko lekua eta 630 kilogramo garraiatzeko ahalmena ditu. 
Igogailu horren irekiera, aurreikuspenen arabera datorren urtearen lehenengo hiruhilekoan martxan jarriko den Bilboko metroaren 3. linea zerbitzuan jartzeak berarekin ekarriko duen hirigintza arloko birsortzearen beste adibide bat da. Horrela, herritarrek 6.000 metro karratuko azalera berria dute Matiko auzoan duela zenbait egunetik, euren erabilerarako eta gozamenerako. 3. lineako geltoki berria lur azpian sartzeko eta ondorengo urbanizazio lanei esker, trenbideak osatzen zuen ezponda kendu eta gune hori berreskuratu ahal izango da. 
Artasamina, Tiboli eta Salbe kaleen ingurunea hartzen duen gune horrek horma-irudiz apaindutako parkea, bidegorria eta umeentzako jolasak dituen parke txiki bat ditu, eta bertan zegoen saskibaloi kantxa berreskuratu ahal izan da. Orain, guztiek erabili dezaketen igogailu berria gehitu zaio. 
5,8 kilometro dituen 3. lineak trenbideko loturak ezarriko ditu 7,5 minutuz behin Etxebarri eta Matiko artean, eta, horrez gain, geltokiak izango ditu Otxarkoagan, Txurdinagan, Zurbaranbarrin, Alde Zaharrean eta Uribarrin. Lan horiek guztiak Bilboko Trenbide Metropolitarraren 3. linearen proiektuaren barruan daude. Proiektuak 279 milioi euroko aurrekontua du, eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen dute erdibana.

Euskadi, auzolana