ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2016/07/29

Urkullu lehendakaria: ?Artxandako trenbide tunel berriak Metroaren 3. linea Txorierriko herrietaraino eramango du?

Iñigo Urkullu lehendakariak gaur goizean azaldu duenez, “Artxandako trenbide tunel berriak garraio publikoaren erabilpen handiagoa suposatuko du, konexio bikaina lortuko baitu Metroaren 3. linearen eta Txorierriko herrietarainoko bere luzapenaren artean.  Hilabete gutxi barru, trenak Maurice Ravel bide-zubiaren azpitik sartuko dira tunelera.  Artxanda mendia eta Txorierriko autobia azpitik zeharkatu eta gero, ibilbideak landa-inguru bat gurutzatuko du, aire zabalean, egungo lineari lotu arte Sondikako Ola auzoa mendebaldetik inguratzen duen bihurgunearen hasieran. 
“Artxandako tunel berriak egungo trenbide linearen mugak gainditzen ditu. Egungo lineak bide bakarra eta 200 metrotik azpiko erradioa duten bihurgune ugari ditu eta horrek asko mugatzen zuen trenek har zezaketen abiadura. Azpiegitura berri honi esker frekuentziak hobetu eta desplazamendu-denborak murriztuko dira”, nabarmendu du lehendakariak. 
Iñigo Urkulluk 3. lineako loturaren lanak bisitatu ditu gaur goizean, Bizkaiko Ahaldun Nagusi Unai Rementeria, Juan Maria Aburto alkatea, Ana Oregi sailburua eta Antonio Aiz eta Pedro Hernando sailburuordeekin batera. Horiez gain, Sondikako alkateorde, Almudena Ruiz de Angulo, ETSko eta Euskotreneko zuzendariak Jose Luis Sabas eta Imanol Leza, Asier Atutxa eta Vicente Reyes egon dira ere. 
Artxandako tunela Txorierri bailara Bilboko metropoliko trenbidearekin (Metroaren 3. linearen bidez) eta beste euskal trenbide sare guztiarekin lotzeko bitartekoa da.  “Eusko Jaurlaritzak eskualde honetako trenbide azpiegiturak hobetzeko xedearekin gauzatu dituen ekintzek Txorierrin lan egiten duten edo bizi diren pertsonen mugikortasuna sustatuko dute. Bizi-kalitatea hobetuko dute, azken finean”, aipatu du Urkullu lehendakariak. 
Artxandako Tunelak 36 milioi euroko inbertsioa suposatu du eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu du osotasunean. 2015. urtean ETSk Ola-Sondika trenbide zatia hobetzeko proiektuaren idazketa lizitatu zuen, aipatua Bilboko Metroaren 3. lineari lotzeko. Egun, Lezama, Lekunbiz eta Larrondo, Zamudio eta Elotxelerriko geltokiak eguneratzeko lanak dira lizitazio-prozesuan daudenak. Oinarrizko aurrekontua 1,9 milioi eurokoa da, guztira. 
Artxandako tunel berriak 1.875 metroko luzera dauka, bi bide eta bi ebakuazio-galeria izango ditu: lehenak kanpora emango du; bigarrenak, ordea, Deusto-Lezama lineako tunel zaharrera eramango du. Aipatu tunela ebakuazio-bide gisa egokitzen ari dira egun. 
Euskotreneko unitate berriak
Euskotrenek zerbitzatuko du Txorierri bailara hartuko duen Metroaren 3. linea, 950 saileko bere unitate berrien bidez. 28 trenek beteko dituzte aipatu linearen beharrak, bai eta enpresaren trenbide ibilgailu-parkea modernizatzeko prozesuarekin jarraitu ere, 2016-2019 eperako aurreikusitako esplotazio-beharrak betez eta unitate zaharrenak ordezkatuz. 
950 Saila 1.500 Vcc-ko bide metrikoa duten tren-unitate elektrikoez osatuta dago. Unitate bakoitzak gidatzeko kabina daramaten bi motor-kotxe ditu, eta atoi-kotxea tartean. Eta lau kotxeko egitura har dezakete ere, hiru kotxeko trenak dituen prestazioak galdu gabe. Tarteko kotxeak Mugikortasun Urriko Pertsonentzako (MUP) guneak ditu, bai eta arrapala automatikoak ere bere bi atetan. Mugikortasun, ikusmen edo entzumen arazoak dituzten irisgarritasuna hobetzen du ere. 
Trenek alboko eta aurrealdeko larrialdiko ebakuazio ateak dituzte, kotxe motaren arabera. Kotxe guztiak interkomunikazio-korridore garbien bidez komunikatuta daude. Kotxeek bi orriko 6 ate elektriko dituzte, bidaiarien sarrera-irteerak ahalbidetzeko. Bidaiarientzako guneak zabaltasuna eta erosotasuna bermatuz diseinatu egin dira. Unitate bakoitzak 296 leku eskainiko ditu guztira, horietako 94 eserita. 
Matiko
Txorierritik datozen bidaiariek topatuko duten lehen geltokia Matiko izango da; ia bukatuta dago. Bilbora sartzeko atea izango da.   Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak erdizkan finantzatu duten 3. lineak iraultza suposatuko du, mugikortasunari dagokionean, Matiko auzo bilbotarrarentzat. 
“3. lineak, gainera, hamarkadetan zehar trenbideak banatuta egon den auzo honen fisonomia erabat aldatzen lagundu du. Trenbide-azpiegitura lurperatzeari esker, paisaia berritu egin da; ezagutezina izango da Tiboli edo Artasaminatik aspaldian pasa ez den ororentzat”, nabarmendu du Lehendakariak. 
Pertsona ororentzat irisgarriak diren arrapaladun pasealeku ezberdinak, jarlekudun lorategiak, bidegorria, haurren jolasak, etab., auzoak egun duen irudi osasuntsua eta irisgarria osatzen dute.  “3. linea Metroa eta trenbidea da, baina baita hiri-biziberritzea ere. 6.000 metro karratutik gora, biztanleriaren esku”, nabarmendu du Iñigo Urkulluk. 
Tiboli kaleko behealdetik gertu dauden trenbide-egitura ixteko hormak horma-irudi piktorikoez apaindu dira. Horma horietako goialdea Artasamina parkea eta Tibolirekin konektatzea ahalbidetzen duten eskailerak eta arrapalak eraikitzeko erabili da. Eva Mena artista bilbotarrak egin du lehena. Bestea Bilboko Portuko Agintaritzak artxibategi historikotik atera eta laga dituen argazkiez osatua dago eta bere industria-garapenarekin batera hazi den hiriaren eraldatzea agerian uzten du. 
Azken hilabete eta erdian, Artasamina kalearen eta Tiboliko behealdearen arteko aldea zeharkatzen duen igogailu bat dago martxan. Hasiera batean Matikoko geltoki berriaren atondoaren irisgarritasuna bermatzeko xedearekin diseinatua izan bazen ere, biztanleek hirigintza-hobekuntza gisa erabiltzeko aukera dute. Hori da Udaletxearekin dagoen lankidetza estuaren arrazoia, udalak kontrolatu eta mantenduko baitu igogailua etorkizunean. Igogailuak 8 pertsona eta 630 kilogramo gehienez garraiatzeko gaitasuna dauka. 
3. linea
Martxoan martxan jartzea aurreikusita dagoenez, 3. linearen lanak beren azken fasean daude. L3 lineak Bilboko iparraldeko auzoetan bizi diren 70.000 pertsonatik gora zerbitzatuko ditu eta Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak erdizkan finantzatu dute. Honako hauek izango dira 3. lineak izango dituen geltokiak: Etxebarriko San Antonio, Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaranbarri, Alde Zaharra, Uribarri eta Matiko.

Iñigo Urkullu lehendakariak gaur goizean azaldu duenez, “Artxandako trenbide tunel berriak garraio publikoaren erabilpen handiagoa suposatuko du, konexio bikaina lortuko baitu Metroaren 3. linearen eta Txorierriko herrietarainoko bere luzapenaren artean.  

Hilabete gutxi barru, trenak Maurice Ravel bide-zubiaren azpitik sartuko dira tunelera.  Artxanda mendia eta Txorierriko autobia azpitik zeharkatu eta gero, ibilbideak landa-inguru bat gurutzatuko du, aire zabalean, egungo lineari lotu arte Sondikako Ola auzoa mendebaldetik inguratzen duen bihurgunearen hasieran.

“Artxandako tunel berriak egungo trenbide linearen mugak gainditzen ditu. Egungo lineak bide bakarra eta 200 metrotik azpiko erradioa duten bihurgune ugari ditu eta horrek asko mugatzen zuen trenek har zezaketen abiadura. Azpiegitura berri honi esker frekuentziak hobetu eta desplazamendu-denborak murriztuko dira”, nabarmendu du lehendakariak. 

Iñigo Urkulluk 3. lineako loturaren lanak bisitatu ditu gaur goizean, Bizkaiko Ahaldun Nagusi Unai Rementeria, Juan Maria Aburto alkatea, Ana Oregi sailburua eta Antonio Aiz eta Pedro Hernando sailburuordeekin batera. Horiez gain, Sondikako alkateorde, Almudena Ruiz de Angulo, ETSko eta Euskotreneko zuzendariak Jose Luis Sabas eta Imanol Leza, Asier Atutxa eta Vicente Reyes egon dira ere. 

Artxandako tunela Txorierri bailara Bilboko metropoliko trenbidearekin (Metroaren 3. linearen bidez) eta beste euskal trenbide sare guztiarekin lotzeko bitartekoa da.  “Eusko Jaurlaritzak eskualde honetako trenbide azpiegiturak hobetzeko xedearekin gauzatu dituen ekintzek Txorierrin lan egiten duten edo bizi diren pertsonen mugikortasuna sustatuko dute. Bizi-kalitatea hobetuko dute, azken finean”, aipatu du Urkullu lehendakariak. 

Artxandako Tunelak 36 milioi euroko inbertsioa suposatu du eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu du osotasunean. 2015. urtean ETSk Ola-Sondika trenbide zatia hobetzeko proiektuaren idazketa lizitatu zuen, aipatua Bilboko Metroaren 3. lineari lotzeko. Egun, Lezama, Lekunbiz eta Larrondo, Zamudio eta Elotxelerriko geltokiak eguneratzeko lanak dira lizitazio-prozesuan daudenak. Oinarrizko aurrekontua 1,9 milioi eurokoa da, guztira. Artxandako tunel berriak 1.875 metroko luzera dauka, bi bide eta bi ebakuazio-galeria izango ditu: lehenak kanpora emango du; bigarrenak, ordea, Deusto-Lezama lineako tunel zaharrera eramango du. Aipatu tunela ebakuazio-bide gisa egokitzen ari dira egun. 

Euskotreneko unitate berriak

Euskotrenek zerbitzatuko du Txorierri bailara hartuko duen Metroaren 3. linea, 950 saileko bere unitate berrien bidez. 28 trenek beteko dituzte aipatu linearen beharrak, bai eta enpresaren trenbide ibilgailu-parkea modernizatzeko prozesuarekin jarraitu ere, 2016-2019 eperako aurreikusitako esplotazio-beharrak betez eta unitate zaharrenak ordezkatuz. 
950 Saila 1.500 Vcc-ko bide metrikoa duten tren-unitate elektrikoez osatuta dago. Unitate bakoitzak gidatzeko kabina daramaten bi motor-kotxe ditu, eta atoi-kotxea tartean. Eta lau kotxeko egitura har dezakete ere, hiru kotxeko trenak dituen prestazioak galdu gabe. Tarteko kotxeak Mugikortasun Urriko Pertsonentzako (MUP) guneak ditu, bai eta arrapala automatikoak ere bere bi atetan. Mugikortasun, ikusmen edo entzumen arazoak dituzten irisgarritasuna hobetzen du ere. Trenek alboko eta aurrealdeko larrialdiko ebakuazio ateak dituzte, kotxe motaren arabera. Kotxe guztiak interkomunikazio-korridore garbien bidez komunikatuta daude. Kotxeek bi orriko 6 ate elektriko dituzte, bidaiarien sarrera-irteerak ahalbidetzeko. Bidaiarientzako guneak zabaltasuna eta erosotasuna bermatuz diseinatu egin dira. Unitate bakoitzak 296 leku eskainiko ditu guztira, horietako 94 eserita. 

Matiko

Txorierritik datozen bidaiariek topatuko duten lehen geltokia Matiko izango da; ia bukatuta dago. Bilbora sartzeko atea izango da.   Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak erdizkan finantzatu duten 3. lineak iraultza suposatuko du, mugikortasunari dagokionean, Matiko auzo bilbotarrarentzat. “3. lineak, gainera, hamarkadetan zehar trenbideak banatuta egon den auzo honen fisonomia erabat aldatzen lagundu du. Trenbide-azpiegitura lurperatzeari esker, paisaia berritu egin da; ezagutezina izango da Tiboli edo Artasaminatik aspaldian pasa ez den ororentzat”, nabarmendu du Lehendakariak. 

Pertsona ororentzat irisgarriak diren arrapaladun pasealeku ezberdinak, jarlekudun lorategiak, bidegorria, haurren jolasak, etab., auzoak egun duen irudi osasuntsua eta irisgarria osatzen dute.  “3. linea Metroa eta trenbidea da, baina baita hiri-biziberritzea ere. 6.000 metro karratutik gora, biztanleriaren esku”, nabarmendu du Iñigo Urkulluk. 

Tiboli kaleko behealdetik gertu dauden trenbide-egitura ixteko hormak horma-irudi piktorikoez apaindu dira. Horma horietako goialdea Artasamina parkea eta Tibolirekin konektatzea ahalbidetzen duten eskailerak eta arrapalak eraikitzeko erabili da. Eva Mena artista bilbotarrak egin du lehena. Bestea Bilboko Portuko Agintaritzak artxibategi historikotik atera eta laga dituen argazkiez osatua dago eta bere industria-garapenarekin batera hazi den hiriaren eraldatzea agerian uzten du. 

Azken hilabete eta erdian, Artasamina kalearen eta Tiboliko behealdearen arteko aldea zeharkatzen duen igogailu bat dago martxan. Hasiera batean Matikoko geltoki berriaren atondoaren irisgarritasuna bermatzeko xedearekin diseinatua izan bazen ere, biztanleek hirigintza-hobekuntza gisa erabiltzeko aukera dute. Hori da Udaletxearekin dagoen lankidetza estuaren arrazoia, udalak kontrolatu eta mantenduko baitu igogailua etorkizunean. Igogailuak 8 pertsona eta 630 kilogramo gehienez garraiatzeko gaitasuna dauka.

3. linea Martxoan martxan jartzea aurreikusita dagoenez, 3. linearen lanak beren azken fasean daude. L3 lineak Bilboko iparraldeko auzoetan bizi diren 70.000 pertsonatik gora zerbitzatuko ditu eta Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak erdizkan finantzatu dute. Honako hauek izango dira 3. lineak izango dituen geltokiak: Etxebarriko San Antonio, Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaranbarri, Alde Zaharra, Uribarri eta Matiko.

Euskadi, auzolana