ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2016/07/13

Loiolako geltoki berria itxura hartzen doa, atondoa osatuko duten habeak jarrita

Iñigo Urkullu lehendakariak Loiolako geltoki berriaren eta bide-zubiaren lanak bisitatu
ditu gaur goizean, atondoa osatuko duten habeak jartzeko fasearen betetzearekin
batera. Donostiako hiriko auzo honi zerbitzua emango dion trenbideko terminal berria
2017ko lehen hiruhilekoan jarriko da martxan.
Urkullurekin batera, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik, Eneko
Goia alkateak, Garraio sailburuorde Antonio Aizek, Garraio Azpiegituren zuzendari
Almudena Ruiz de Angulok eta ETSeko eta Euskotreneko zuzendari José Luis
Sabasek eta Imanol Lezak berrogei minutu inguruko ibilbidea burutu dute. Loiola
Bizirik Auzo Elkarteko kideek bisitan parte hartu dute ere. Izan ere, lanen
zuzendaritzak harreman estua mantentzen du elkarte horrekin, lanen garapenaren eta
geltoki ondoko bizilagunek paira ditzaketen kalteen inguruko informazioari
dagokionean.
“Eusko Jaurlaritzak finantzatu duen proiektu hau burutzearekin batera helburu
hirukoitza beteko da: trenbideko zerbitzua hobetzea; trenaren hiri-integrazioa
hobetzea Loiolatik igarotzean; eta 10.000 metro karratu berri, erabilera publikoko gune
berri ugari ematea Loiolari", adierazi du lehendakariak.
Euskal Trenbide Sarea (ETS) Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako
Saileko erakunde publikoak proiektu honen gauzatzea zuzentzen du. Zerbitzuaren
berrirekiera -geltoki berria- 2017ko lehen zatirako aurreikusita dago, urbanizazio lanak
urte horretako erdialdera arte luzatuko badira ere.
Trenbideko zerbitzua uneoro mantendu da lanetan zehar, 2015eko uztailean martxan
jarri zen behin-behineko geltokiaren eraikuntzari esker. Urkullu lehendakariak esan
duenez, "Loiolako geltoki berriaren eraikuntzan Eusko Jaurlaritzak eta ETS trenbideko
azpiegituretarako enpresa publikoak izan duten esperientziak frogatu duenez,
beharrezkoa, gertukoa eta gardena den lan oro positiboa da beti, edozein lanak
sortzen dituen eragozpenak gorabehera. Eta are gehiago, auzo honen bizilagunen
ekarpen eta partaidetza positiboa bezalakoa izaten denean”.
Loiola auzoa erdialdearekin eta Donostialdea osoarekin lotzeaz gain, geltoki berria
auzo beraren lokarria bilakatuko da eta 100 urte luzez trenbideak sortu duen
banaketarekin bukatuko du. Geltokia eta bide bikoitzeko trazadura bide-zubi baten
gainean diseinatu zirenez, egungo trintxera desagerrarazi eta Lorategi Hiria behin
betirako lotuko zaio beste auzo guztiari.
Eta egungo trenbideko trazadurak suposatzen duen hirigintzako oztopo horren
desagerpenari esker, hain zuzen ere, 10.000 m2 berri berreskuratuko dira erabilera
publikorako. Berdeguneak, haurrentzako jolasak, bidegorria, bizikletentzako
aparkalekua, atsedenlekuak, biztanleen erabilera eta gozamenerako. Urbanizazioproiektua
eta bere finantzazioa Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak
Donostialdeko metroaren azterlanen eta proiektuen jarraipenerako eta koordinaziorako
erakundeen arteko batzordearen baitan lortu duten akordioaren fruitu dira.
Lanen egoera
Ondoko egitekoak bete dira gaur arte:
- Behin-behineko geltokiaren eraikuntza eta martxan jartzea
- Geltoki zaharraren eraispena
- Gainegitura zaharraren desmuntatzea
- 35-40 metro bitarteko sakonera duten zimendatzeak, arrokaraino iristeko
- Bide-zubiaren metalezko egituraren eraikuntza Tailerrean eraiki eta zatika (20
metroko luzera) eraman da lanetaraino, lekuan bertan muntatzeko ondoren
Gauzatzeke dauden egitekoak lanak amaitu arte:
- Bide-zubiaren muntaketa, seinaleztapena, komunikazioak, energia, geltoki
berria 2017ko lehen hiruhilekoan martxan jarri ahal izateko beharrezkoak diren
instalakuntzak
- Behin-behineko geltokiaren desmuntatzea eta azken eraispena
- Geltoki berriaren aurrealdea bukatzea eta azken ukituak
- Ingurune osoaren indusketa eta urbanizazioa, aurreikusitako lan guztiak 2017ko
erdialdera behin betirako bukatzen diren arte.

Iñigo Urkullu lehendakariak Loiolako geltoki berriaren eta bide-zubiaren lanak bisitatuditu gaur goizean, atondoa osatuko duten habeak jartzeko fasearen betetzearekinbatera. Donostiako hiriko auzo honi zerbitzua emango dion trenbideko terminal berria2017ko lehen hiruhilekoan jarriko da martxan.Urkullurekin batera, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik, EnekoGoia alkateak, Garraio sailburuorde Antonio Aizek, eta ETSeko zuzendari José LuisSabasek berrogei minutu inguruko ibilbidea burutu dute. LoiolaBizirik Auzo Elkarteko kideek bisitan parte hartu dute ere. Izan ere, lanenzuzendaritzak harreman estua mantentzen du elkarte horrekin, lanen garapenaren etageltoki ondoko bizilagunek paira ditzaketen kalteen inguruko informazioaridagokionean.

“Eusko Jaurlaritzak finantzatu duen proiektu hau burutzearekin batera helburuhirukoitza beteko da: trenbideko zerbitzua hobetzea; trenaren hiri-integrazioahobetzea Loiolatik igarotzean; eta 10.000 metro karratu berri, erabilera publikoko guneberri ugari ematea Loiolari", adierazi du lehendakariak.Euskal Trenbide Sarea (ETS) Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde PolitikakoSaileko erakunde publikoak proiektu honen gauzatzea zuzentzen du. Zerbitzuarenberrirekiera -geltoki berria- 2017ko lehen zatirako aurreikusita dago, urbanizazio lanakurte horretako erdialdera arte luzatuko badira ere.Trenbideko zerbitzua uneoro mantendu da lanetan zehar, 2015eko uztailean martxanjarri zen behin-behineko geltokiaren eraikuntzari esker.

Urkullu lehendakariak esanduenez, "Loiolako geltoki berriaren eraikuntzan Eusko Jaurlaritzak eta ETS trenbidekoazpiegituretarako enpresa publikoak izan duten esperientziak frogatu duenez,beharrezkoa, gertukoa eta gardena den lan oro positiboa da beti, edozein lanaksortzen dituen eragozpenak gorabehera. Eta are gehiago, auzo honen bizilagunenekarpen eta partaidetza positiboa bezalakoa izaten denean”.Loiola auzoa erdialdearekin eta Donostialdea osoarekin lotzeaz gain, geltoki berriaauzo beraren lokarria bilakatuko da eta 100 urte luzez trenbideak sortu duenbanaketarekin bukatuko du. Geltokia eta bide bikoitzeko trazadura bide-zubi batengainean diseinatu zirenez, egungo trintxera desagerrarazi eta Lorategi Hiria behinbetirako lotuko zaio beste auzo guztiari.Eta egungo trenbideko trazadurak suposatzen duen hirigintzako oztopo horrendesagerpenari esker, hain zuzen ere, 10.000 m2 berri berreskuratuko dira erabilerapublikorako. Berdeguneak, haurrentzako jolasak, bidegorria, bizikletentzakoaparkalekua, atsedenlekuak, biztanleen erabilera eta gozamenerako.

Urbanizazioproiektuaeta bere finantzazioa Donostiako Udalak eta Eusko JaurlaritzakDonostialdeko metroaren azterlanen eta proiektuen jarraipenerako eta koordinaziorakoerakundeen arteko batzordearen baitan lortu duten akordioaren fruitu dira.

Lanen egoera

Ondoko egitekoak bete dira gaur arte:

- Behin-behineko geltokiaren eraikuntza eta martxan jartzea

- Geltoki zaharraren eraispena- Gainegitura zaharraren desmuntatzea

- 35-40 metro bitarteko sakonera duten zimendatzeak, arrokaraino iristeko

- Bide-zubiaren metalezko egituraren eraikuntza Tailerrean eraiki eta zatika (20metroko luzera) eraman da lanetaraino, lekuan bertan muntatzeko ondoren

Gauzatzeke dauden egitekoak lanak amaitu arte:

- Bide-zubiaren muntaketa, seinaleztapena, komunikazioak, energia, geltokiberria 2017ko lehen hiruhilekoan martxan jarri ahal izateko beharrezkoak direninstalakuntzak

- Behin-behineko geltokiaren desmuntatzea eta azken eraispena

- Geltoki berriaren aurrealdea bukatzea eta azken ukituak

- Ingurune osoaren indusketa eta urbanizazioa, aurreikusitako lan guztiak 2017koerdialdera behin betirako bukatzen diren arte.

Euskadi, auzolana