ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2016/05/23

Eusko Jaurlaritzak igandean ekingo dio Gasteizko tranbiaren markesinak aldatzeari, irisgarriagoak izan daitezen

Datorren igandean, hilak 29, gauez, Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak Gasteizko tranbiaren markesinak aldatzeko lanei ekingo die, zerbitzua hobea emateko. Lan gehienak gauez egingo dira, garraio publikoko zerbitzu horren erabiltzaileei ahalik eta enbarazu gutxien egitearren. Hiru gau emango dituzte nasa erdian duten geltokiak aldatzeko, eta bost nasa albo batean dutenak aldatzeko.  Orotara, tranbiaren ibilbide osoan egingo diren lan horien iraupena hamaika astekoa izango da.
Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren zuzendari Almudena Ruiz de Angulok zehaztu duenez, «erdiko eta alboko nasetako markesinak aldatzeko, egungo instalazio elektrikoa deskonektatu behar da, zehazki, bloke teknikotik kutxatiletara doana eta OPPIren eta markesinetako argiak konektatzen dituena; konexio berria egin behar da, bloke teknikoa eta goiko aldeko argiak lotuko dituena, aurrealde erregistragarriak zeharkatuta, eta argiok eta markesinaren beheko aldean egongo diren argiak –sarbidea argiztatzekoak– lotuko dituena». 
«Argi-oin zaharrek 1,8 metro baino gutxiagoko pasabidea uzten dute eta kendu egingo dira. Halaber, argi-oinaren elkargunea errematatuko da. Egungo harlauza erabiliko dugu, lurzoruaren akaberan alderik egon ez dadin. Baldosak finkatzekoa gogortu bitartean, altzairuzko xaflak ipiniko dira, bidaiariak igaro ahal izateko. Txartel-makinen hesiak lekualdatuko dira, nasaren ertzetik 1,8 metrora egon daitezen, arauak betez», Ruiz de Angulok zuzendariak adierazi duenez.
Beharrezkoa bada, eserlekua kenduko da eskuz, eta apaingarri bat ere ipini ahal izango da kendutako eserlekuaren lekuan. Alboko nasa duten geltokietan markesina aldatzeko lanak beste era batera egingo dira; argi-oinaren eta markesinaren euskarriaren arteko albo-itxitura instalatzeko, 6+6 beira ijeztu tenplatu gardenaren beheko aldea kokatzeko zokalo bat jarriko da, goiko aldean U erako profila izango duena. Trameinsa enpresa da lanon esleipenduna.

Euskadi, auzolana