ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2016/03/15

Eusko Jaurlaritzak BGPari 5,5 milioi euroko gastu bat baimena eman dio Ibarbengoako metroko aparkalekuak eta sarrerak eraikitzeko

Jaurlaritzaren Kontseiluak eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak baimena eman dute 5.865.807,17 euroko kontratu bat sinatzeko. Zenbatekoa bi urtetan banatuko da honela: 2016an, 2.900.000,00 euro eta 2017an, 2.965.807,17 euro. Kontratuaren xedea Ibarbengoan aparkaleku bat eta metrorako sarrerak eraikitzea izango da, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGP)bitartez finantzatuko da (Foru Aldundiak, % 50 eta Eusko Jaurlaritzak, % 50).

Ondorioz, Eusko Jaurlaritzak 5.865.807,17 euroko aurrekontua duen espedientea izapidetu du, Bilboko trenbide metropolitarraren bigarren linearen azpiegitura eraikitzeko eta desjabetzeak gauzatzeko 1996ko uztailaren 1ean Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin sinatutako hitzarmenari jarraikiz.

 

Euskadi, auzolana