ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2016/11/04

Eusko Jaurlaritzak 9,5 milioi euro inbertituko ditu Txorierriko geltokiak Metroaren 3. lineara egokitzeko

Lanak, Larrondoko geltokian

Eusko Jaurlaritzak 9,5 milioi euro inbertituko ditu Txorierriko geltokiak Metroaren 3. lineara egokitzeko. Terminaletan egin beharreko obrak gauzatze, esleipen edo lizitazio faseetan daude. Terminal gehienetan egin behar diren lanak, nasak 3. Lineatik eta Txorierritik zirkulatuko duten unitate berrien galiboetara egokitzea eta kubikuluak eta markesinak lur azpiko trenbidearen trazatu berriak izango duen irudira moldatzea izango dira. Gogoratu behar da L-3 izenekoa osatuko duten zazpi geltokiek, Etxebarriko San Antoniok, Otxarkoagak, Txurdinagak, Zurbaranbarrik, Alde Zaharrak, Uribarrik eta Matikok, jarraipena izango dutela Txorierrin, Lezamaraino. 
Horrela, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politika eta Ingurumen Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak orain gutxi esleitu ditu Lekunbiz eta Zamudioko geltokietan egin behar diren lanak. Hala ere, jarduketa garrantzitsuena Derioko terminalean egingo da. Une honetan lan horiek lizitazio prozesuan daude, eta 4 milioi euro inguruko aurrekontua izango dute. Lan horietan geltokia goitik behera zaharberrituko da, atari berria eta azpialdeko igarobide berria eginez, beste esku-hartze batzuen artean. 
Beste muturrean Larrondoko geltokia dago, bertako lanak amaitzear baitaude. Hiru hilabetez 400.000 euro bideratu dira mugikortasun urria duten pertsonentzako igarobideak arautegira egokitzera, nasak zaharberritzera eta altzariak eta argiztapena berriztatzera. 
Horrez gain, orain denbora gutxi esleitu dira Lezamako geltokia berriztatzeko lanak, 400.000 euro inguru bideratuz. Oraingo honetan, eta hitzarmen baten bitartez, terminalaren goiko partea Udalari lagako zaio. ETSk, bere aldetik, behealdea egokituko du, nasetarako sarbide zuzena egon dadin. 
Duela denbora gutxi esleitu diren beste bi geltoki, nasak handitu eta bi markesinak berriztatuko diren Sondikakoa eta Elotxelerrikoa dira. Azken horretan 350.000 euro inguru bideratuko dira geralekuaren ia goitik beherako zaharberritze lanetara. Nasa luzatu egingo da, mugikortasun urria duten pertsonentzako igarobidearen maldaren ehunekoa murrizteko. Halaber, txartelak saltzen dituzten makinak eta makina baliogabetzaileak jasoko dituen kristalezko kubikulua jarriko da, eta egungo sarbideetako bat zerbitzurik gabe utziko da, erabiltzaileen kontrol hobea lortzeko. 
Olako eta Kurtzeako geltokietako lanei datorren ekitaldian ekingo zaie.

Eusko Jaurlaritzak 9,5 milioi euro inbertituko ditu Txorierriko geltokiak Metroaren 3. lineara egokitzeko. Terminaletan egin beharreko obrak gauzatze, esleipen edo lizitazio faseetan daude. Terminal gehienetan egin behar diren lanak, nasak 3. Lineatik eta Txorierritik zirkulatuko duten unitate berrien galiboetara egokitzea eta kubikuluak eta markesinak lur azpiko trenbidearen trazatu berriak izango duen irudira moldatzea izango dira.

Gogoratu behar da L-3 izenekoa osatuko duten zazpi geltokiek, Etxebarriko San Antoniok, Otxarkoagak, Txurdinagak, Zurbaranbarrik, Alde Zaharrak, Uribarrik eta Matikok, jarraipena izango dutela Txorierrin, Lezamaraino. Horrela, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politika eta Ingurumen Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak orain gutxi esleitu ditu Lekunbiz eta Zamudioko geltokietan egin behar diren lanak. Hala ere, jarduketa garrantzitsuena Derioko terminalean egingo da. Une honetan lan horiek lizitazio prozesuan daude, eta 4 milioi euro inguruko aurrekontua izango dute. Lan horietan geltokia goitik behera zaharberrituko da, atari berria eta azpialdeko igarobide berria eginez, beste esku-hartze batzuen artean.

Beste muturrean Larrondoko geltokia dago, bertako lanak amaitzear baitaude. Hiru hilabetez 400.000 euro bideratu dira mugikortasun urria duten pertsonentzako igarobideak arautegira egokitzera, nasak zaharberritzera eta altzariak eta argiztapena berriztatzera. Horrez gain, orain denbora gutxi esleitu dira Lezamako geltokia berriztatzeko lanak, 400.000 euro inguru bideratuz. Oraingo honetan, eta hitzarmen baten bitartez, terminalaren goiko partea Udalari lagako zaio. ETSk, bere aldetik, behealdea egokituko du, nasetarako sarbide zuzena egon dadin. 

Duela denbora gutxi esleitu diren beste bi geltoki, nasak handitu eta bi markesinak berriztatuko diren Sondikakoa eta Elotxelerrikoa dira. Azken horretan 350.000 euro inguru bideratuko dira geralekuaren ia goitik beherako zaharberritze lanetara. Nasa luzatu egingo da, mugikortasun urria duten pertsonentzako igarobidearen maldaren ehunekoa murrizteko. Halaber, txartelak saltzen dituzten makinak eta makina baliogabetzaileak jasoko dituen kristalezko kubikulua jarriko da, eta egungo sarbideetako bat zerbitzurik gabe utziko da, erabiltzaileen kontrol hobea lortzeko. Olako eta Kurtzeako geltokietako lanei datorren ekitaldian ekingo zaie.

Euskadi, auzolana