ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2016/09/30

Euskal Trenbide Sareak Zugastietako geltokiaren estalkia eta aparkalekua zaharberrituko ditu

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak denbora gutxi barru hasiko ditu Muxikan dagoen Zugastietako geltokiaren estalkia zaharberritzeko lanak. 64.000 euroko aurrekontua duten lanak egiteko epea hilabete eta erdikoa izango da. 
Beste alde batetik, Euskadiko trenbide administratzaileak datorren astean amaituko ditu Zugastietako geltokian, errepidearen ondoan, dagoen aparkalekuko plazak asfaltatzeko eta margotzeko lanak. Jarduketa hori, Bizkaiko Foru Aldundiak bertatik gertu dagoen Bizkaibusen markesina hobetzeko egin dituen lanen ondoren egin da, eta lan haiek osatuko ditu. Halaber, hesi baten bitartez itxi egin da trenbidearen jabari gunean zegoen metaketa gunea, trenbiderako sarbide zuzena saihesteko. Aurreikuspenen arabera, lan horiek egiteko 64.000 euro gastatuko dira. 

Euskadi, auzolana