ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2016/10/11

Euskal Trenbide Sareak ikusmen artifizial adimendun sistema instalatuko du sei trenbide pasaguneko segurtasuna hobetzeko

Euskal Trenbide Sareak ikusmen artifizial adimenduneko teknologietan oinarritutako kontrol sistema instalatzea erabaki du bere trenbide sareko sei trenbide pasagunetan. Horri esker nabarmen hobetu ahal izango da trena errepideko ibilgailuekin eta oinezkoekin batera ibiltzen den puntu kritiko horietako segurtasuna.
ETSk Euskadiko trenbide sarearen segurtasuna hobetzeko duen konpromisoan beste pauso bat erakusten duen ekarpen teknologiko berri hori Amorebietan (2), Asua-Erandion, Berrizen, Muxikan eta Gernikan dauden trenbide pasaguneetan instalatuko da. Aukeratutako sei puntuak, hesi bitarteko babes sistema duten trenbide bakarreko pasaguneak dira. Lehenengo jarduketa izango da, eta helburua, etorkizunean ETSren sareko beste trenbide bide-gurutze batzuetara zabaltzea da. 
Euskadiko trenbide sareko sei puntutan ezarriko den teknologia, Urbiko trenbide pasagunean (Basauri) egin diren proba pilotuen bitartez aztertu da hainbat hilabetez. Sistemak aktibo jarraituko du pasagune horretan. ETSk oso lan garrantzitsua egin du teknologiaren garapenean eta azken balioztapenean. 
Begicrossing© izeneko sistema, euskal start-up batek garatu duen Begirale Controlling Risk enpresa ekimenak diseinatu du. Bideo-edukia aztertzeko teknologien erabileran oinarritzen da, trenbide pasaguneetan egon daitezkeen gertakizunak azkar eta garaiz hautematea errazteko, igarotzeko gune batean oztoporen bat dagoelako edo trenbide pasagunearen egituraren beraren segurtasun elementuetakoren batek matxuraren bat duelako. Segurtasuna hobetzen laguntzera bideratutako tresna teknologikoa da, arriskuak, kalteak edo istripuak ere eragin ditzaketen egoerak garaiz hautemanez. 
Hainbat herrialdetako trenbide azpiegituren kudeatzaileek erakutsi dute dagoeneko sistema horren aurreko interesa. Ez du trenbide pasaguneko irudiak ikusteko lehendik dagoen kameraz aparte bestelako kamerarik instalatzerik eskatzen, aurretik dauden azpiegiturei adimena gehitzen die. Denbora errealean egiten du lan eta, ondorioz, jarduketa-denbora eta gerta daitezkeen ondorioak murriztu egiten dira. Kameretatik datozen bideo-fluxuak jasotzen ditu, eta gertakariei buruzko informazioa osatzen du berehala, urruneko monitorizazio sistematik ikusi eta horien gainean jardun ahal izateko. Horrela, erabakiak azkar har daitezke, eta segurtasun protokoloak hobetzeko informazio basea sortu. 
Begicrossing© sistema Euskadiko trenbide sareko sei puntutan ezartzeak enpresa proiektu horrek sortu zituen itxaropen onak baieztatu ditu, eta beste pauso bat erakusten du Euskadiko enpresa egituraren garapenean, haren alderdi teknologikoan eta I+Garekin erlazionatutakoan, batez ere. Euskadiko Administrazio publikoko zenbait erakunderen laguntzak eta lankidetzak, Euskadiko elkarlan publiko-pribatuaren beste kasu arrakastatsu bat bilakatu du proiektu hau. 
Begirale Controlling Risk 2013an sortu zen, Dominion taldeak bultzatutako proiektu gisa. Hasiera-hasieratik Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomiaren Sustapenerako Sailaren laguntza izan du, enpresa berritzaileen sorkuntzarako programaren bitartez, eta baita Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailarena ere, SPRIren Ekintzaile programaren bitartez. Bi erakundeen iritziz proiektuak goi mailako potentziala zuen. Ekimenak, IK4 aliantzako kide den eta erronka teknologiko konplexuak lantzeko laguntza ematen duen Vicomtech fundazioaren lankidetza estua ere badu. 

Euskal Trenbide Sareak ikusmen artifizial adimenduneko teknologietan oinarritutako kontrol sistema instalatzea erabaki du bere trenbide sareko sei trenbide pasagunetan. Horri esker nabarmen hobetu ahal izango da trena errepideko ibilgailuekin eta oinezkoekin batera ibiltzen den puntu kritiko horietako segurtasuna.

ETSk Euskadiko trenbide sarearen segurtasuna hobetzeko duen konpromisoan beste pauso bat erakusten duen ekarpen teknologiko berri hori Amorebietan (2), Asua-Erandion, Berrizen, Muxikan eta Gernikan dauden trenbide pasaguneetan instalatuko da. Aukeratutako sei puntuak, hesi bitarteko babes sistema duten trenbide bakarreko pasaguneak dira.

Lehenengo jarduketa izango da, eta helburua, etorkizunean ETSren sareko beste trenbide bide-gurutze batzuetara zabaltzea da. Euskadiko trenbide sareko sei puntutan ezarriko den teknologia, Urbiko trenbide pasagunean (Basauri) egin diren proba pilotuen bitartez aztertu da hainbat hilabetez. Sistemak aktibo jarraituko du pasagune horretan. ETSk oso lan garrantzitsua egin du teknologiaren garapenean eta azken balioztapenean. 

Begicrossing© izeneko sistema, euskal start-up batek garatu duen Begirale Controlling Risk enpresa ekimenak diseinatu du. Bideo-edukia aztertzeko teknologien erabileran oinarritzen da, trenbide pasaguneetan egon daitezkeen gertakizunak azkar eta garaiz hautematea errazteko, igarotzeko gune batean oztoporen bat dagoelako edo trenbide pasagunearen egituraren beraren segurtasun elementuetakoren batek matxuraren bat duelako.

Segurtasuna hobetzen laguntzera bideratutako tresna teknologikoa da, arriskuak, kalteak edo istripuak ere eragin ditzaketen egoerak garaiz hautemanez. Hainbat herrialdetako trenbide azpiegituren kudeatzaileek erakutsi dute dagoeneko sistema horren aurreko interesa. Ez du trenbide pasaguneko irudiak ikusteko lehendik dagoen kameraz aparte bestelako kamerarik instalatzerik eskatzen, aurretik dauden azpiegiturei adimena gehitzen die. Denbora errealean egiten du lan eta, ondorioz, jarduketa-denbora eta gerta daitezkeen ondorioak murriztu egiten dira. Kameretatik datozen bideo-fluxuak jasotzen ditu, eta gertakariei buruzko informazioa osatzen du berehala, urruneko monitorizazio sistematik ikusi eta horien gainean jardun ahal izateko.

Horrela, erabakiak azkar har daitezke, eta segurtasun protokoloak hobetzeko informazio basea sortu. Begicrossing© sistema Euskadiko trenbide sareko sei puntutan ezartzeak enpresa proiektu horrek sortu zituen itxaropen onak baieztatu ditu, eta beste pauso bat erakusten du Euskadiko enpresa egituraren garapenean, haren alderdi teknologikoan eta I+Garekin erlazionatutakoan, batez ere.

Euskadiko Administrazio publikoko zenbait erakunderen laguntzak eta lankidetzak, Euskadiko elkarlan publiko-pribatuaren beste kasu arrakastatsu bat bilakatu du proiektu hau. Begirale Controlling Risk 2013an sortu zen, Dominion taldeak bultzatutako proiektu gisa. Hasiera-hasieratik Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomiaren Sustapenerako Sailaren laguntza izan du, enpresa berritzaileen sorkuntzarako programaren bitartez, eta baita Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailarena ere, SPRIren Ekintzaile programaren bitartez. Bi erakundeen iritziz proiektuak goi mailako potentziala zuen. Ekimenak, IK4 aliantzako kide den eta erronka teknologiko konplexuak lantzeko laguntza ematen duen Vicomtech fundazioaren lankidetza estua ere badu. 

Euskadi, auzolana