ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2016/07/29

ETSk onartu egin du Durangoko Udalarekin sinatutako hitzarmena, kotxetegiek eta tailerrek hartzen zituzten lurrak urbanizatzeko

Ana Oregi Sailburua presidente duen ETS-Euskal Trenbide Sarea euskal enpresa publikoak, trenbide egiturak kudeatzeko sortua izan zenak, Durango Udalarekin aurki sinatuko duen lankidetza-hitzarmena onartu du gaur goizean. Hitzarmenari esker, tailer zaharrek eta tren-tokiek hartzen zuten eremua urbanizatu ahal izango da, bai eta udalerriko erdigunean barneratu ere. Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburu Ana Oregik adierazi duenez, "birpartzelatze-proiektua onartu eta gero, orain arte tailer zaharrek eta trenbide instalazioek hartzen zituzten lurrak erabil eta urbaniza ditzake dagoeneko Durangok”.
Eusko Jaurlaritzak eta ETSk zazpi milioi euro inguru ordainduko dituzte trenbide egitura zaharrek hartzen zuten eremuaren urbanizazioa eta probetxamendua ahalbidetuko duen esku-hartze honetan. Aipatu bi erakundeek batera gauzatuko dute proiektua.
Lursaila trenbide jabari publikotik atera eta gero, ETSk trenbide egituren osagai guztiak atera ditu bertatik, lursaila udalerriaren esku utzi aurretik. Durangoko Udala izango da eremuaren jabe eta beharrezkoak deritzon erabilera publikoak eman diezaizkioke aipatuari.

Ana Oregi Sailburua presidente duen ETS-Euskal Trenbide Sarea euskal enpresa publikoak, trenbide egiturak kudeatzeko sortua izan zenak, Durango Udalarekin aurki sinatuko duen lankidetza-hitzarmena onartu du gaur goizean.

Hitzarmenari esker, tailer zaharrek eta tren-tokiek hartzen zuten eremua urbanizatu ahal izango da, bai eta udalerriko erdigunean barneratu ere. Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburu Ana Oregik adierazi duenez, "birpartzelatze-proiektua onartu eta gero, orain arte tailer zaharrek eta trenbide instalazioek hartzen zituzten lurrak erabil eta urbaniza ditzake dagoeneko Durangok”.

Eusko Jaurlaritzak eta ETSk zazpi milioi euro inguru ordainduko dituzte trenbide egitura zaharrek hartzen zuten eremuaren urbanizazioa eta probetxamendua ahalbidetuko duen esku-hartze honetan. Aipatu bi erakundeek batera gauzatuko dute proiektua.Lursaila trenbide jabari publikotik atera eta gero, ETSk trenbide egituren osagai guztiak atera ditu bertatik, lursaila udalerriaren esku utzi aurretik. Durangoko Udala izango da eremuaren jabe eta beharrezkoak deritzon erabilera publikoak eman diezaizkioke aipatuari.

Euskadi, auzolana