ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2016/07/29

ETSk Gasteizko tranbiaren hegoalderanzko luzapena Angulema-Unibertsitatea zatian finantzatzeko eta eraikitzeko hitzarmena onartu du

Ana Oregi Sailburua presidente duen ETS-Euskal Trenbide Sarea euskal enpresa publikoak, trenbide egiturak kudeatzeko sortua izan zenak, Gasteizko tranbiaren hegoalderanzko luzapena Angulema-Unibertsitatea zatian finantzatzeko eta eraikitzeko hitzarmena onartu du gaur goizean. Hitzarmena aurki sinatuko dute, Gasteizko Udalarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin batera.
 Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburu Ana Oregik azaldu duenez, “hiru erakundeek aurki sinatuko dugun hitzarmenak Gasteizko tranbiaren hegoalderanzko luzapena Angulema-Unibertsitatea zatian finantzatzeko eta eraikitzeko eginkizunetan erakundeek gauzatuko dugun lankidetza arautzen du. Aurrekontu osoa 14.350.000,00 eurokoa da (BEZa kanpo)”.
ETSk trenbide azpiegituren azterketak eta proiektuak idazten ditu, ingurumen-ebaluazioarekin eta Gasteizko Tranbiaren Hegoalderanzko Luzapena Eraikitzeko Proiektuarekin batera. Angulema-Unibertsitatea zatiko lehen fasea, behin betiko onarpena jaso arte, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagokio, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren bidez.    
Euskal Trenbide Sarea lanak gauzatzeko, zuzentzeko, ikuskatzeko eta behatzeko egitekoez arduratuko da lanak bukatzen diren arte. Horiez gain, ondoko ardurak hartuko ditu: proiektuaren plangintza eta kontrol osoa; kontrataturiko proiektuen gainbegiratzea eta ikuskatzea; azterketa eta txosten osagarrien idazketa; eraikuntzaren kudeaketa, lan zibilen zuzendaritza barne, eta erakundeen arteko izapideak eta koordinazioa; bidaiariak eta biztanleria artatzeko eta informatzeko zerbitzu iraunkorra eta kalteturiko pertsonek aurkeztu dituzten kexei buruzko txostenak idaztea.
Euskal trenbide Sareko presidente eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburu Ana Oregik, Arabako Ahaldun Nagusi Ramiro Gonzalezek eta Gasteizko Alkate Gorka Urtaranek aurki sinatuko dute hitzarmena, ekitaldi publiko batean.

Ana Oregi Sailburua presidente duen ETS-Euskal Trenbide Sarea euskal enpresa publikoak, trenbide egiturak kudeatzeko sortua izan zenak, Gasteizko tranbiaren hegoalderanzko luzapena Angulema-Unibertsitatea zatian finantzatzeko eta eraikitzeko hitzarmena onartu du gaur goizean.

Hitzarmena aurki sinatuko dute, Gasteizko Udalarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin batera. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburu Ana Oregik azaldu duenez, “hiru erakundeek aurki sinatuko dugun hitzarmenak Gasteizko tranbiaren hegoalderanzko luzapena Angulema-Unibertsitatea zatian finantzatzeko eta eraikitzeko eginkizunetan erakundeek gauzatuko dugun lankidetza arautzen du. Aurrekontu osoa 14.350.000,00 eurokoa da (BEZa kanpo)”.

ETSk trenbide azpiegituren azterketak eta proiektuak idazten ditu, ingurumen-ebaluazioarekin eta Gasteizko Tranbiaren Hegoalderanzko Luzapena Eraikitzeko Proiektuarekin batera. Angulema-Unibertsitatea zatiko lehen fasea, behin betiko onarpena jaso arte, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagokio, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren bidez.    Euskal Trenbide Sarea lanak gauzatzeko, zuzentzeko, ikuskatzeko eta behatzeko egitekoez arduratuko da lanak bukatzen diren arte. Horiez gain, ondoko ardurak hartuko ditu: proiektuaren plangintza eta kontrol osoa; kontrataturiko proiektuen gainbegiratzea eta ikuskatzea; azterketa eta txosten osagarrien idazketa; eraikuntzaren kudeaketa, lan zibilen zuzendaritza barne, eta erakundeen arteko izapideak eta koordinazioa; bidaiariak eta biztanleria artatzeko eta informatzeko zerbitzu iraunkorra eta kalteturiko pertsonek aurkeztu dituzten kexei buruzko txostenak idaztea.

Euskal trenbide Sareko presidente eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburu Ana Oregik, Arabako Ahaldun Nagusi Ramiro Gonzalezek eta Gasteizko Alkate Gorka Urtaranek aurki sinatuko dute hitzarmena, ekitaldi publiko batean.

Euskadi, auzolana