ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2016/05/06

ETSk Euskal Y-aren Hernani-Astigarraga zatiaren aldi baterako etete osoa altzatzeko eskaria egin dio Eusko Jaurlaritzari

Euskal Trenbide Sareak Euskal Y-aren, Euskal Trenbide Sare Berriaren, Gipuzkoako adarreko Hernani-Astigarraga zatiaren aldi baterako etete osoa altxatzeko eskaria egin dio Eusko Jaurlaritzari.
Zati horretako lanak etenik daude 2015eko urtarrilaren 15etik, definitu beharreko jarduketen konplexutasuna dela eta eraldatutako proiektuaren definizioan izandako atzerapena, Kosta Zuzendaritzaren aldetik Itsasoko-Lurreko Jabari Publikoaren eskariaren izapidetzean izandako atzerapena eta Adifek gauzatu beharreko lurren desjabetzea direla eta. 
Adifen, Sustapen Ministerioaren, Kosta Zuzendaritzaren eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik izapide horiek guztiak gainditu ondoren, falta den gauza bakarra Eusko Jaurlaritzako kontratazio erakundeak hurrengo asteetan orain denbora gutxi Adifek onetsi duen proiektu osagarriari on ikusia ematea da.  
Lanen %18 amaituta duen Hernani-Astigarraga zatia 2,4 kilometro da  luze. Erabat aire zabalean doan zatiak, abiadura handiko lineak Donostia erdialdera duen sarbidea hirugarren hariarekin bideratzen du, ohiko zabalerako Madril-Irun linearen bitartez, Atotxako geltokira heldu arte. Zati horren elementu berezien artean, 1.447 metro luze den eta Urumea ibaia hiru aldiz gurutzatzen duen Hernaniko bide-zubia dago. Bide-zubia Gipuzkoako adarreko luzeena da. 
Une honetan, Hernani-Astigarraga, gauzatzen ari diren Gipuzkoako adarreko zortzi zatietako bat da. Beste zazpiak hainbat garapen mailatan daude. Ezkio-Ezkio eta Tolosa zatiak ia amaituta daude, azken ukituen faltan. Bergara-Bergara, Bergara-Antzuola, Ezkio-Beasain, Beasain Ekialdea, Beasain Mendebaldea, Ordizia-Itsasondo, Legorreta, Tolosa-Hernialde eta Andoain-Urnieta zatiak dagoeneko amaituta daude.

Euskadi, auzolana