ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2016/07/22

ETSk berriro ekingo die uda honetan Ermuko geltokiko lanei

ETSk uda honetan ekingo die berriro tren geltoki berria eraikitzeko eta Ermuan trenbidea bikoizteko lanei. Horrela iragarri zuen joan den astean José Luis Sabas erakundeko zuzendari nagusiak, udalerrian bertan Carlos Totorika alkatearekin izan zuen bileran. Lanak birprogramatu eta gelditu egin ziren 2013ko martxoan.
Herritarren zalantzak argitzeko, Sabasek eta ETSko teknikariek alde batetik, eta Totorikak eta Udaleko ordezkariek bestetik, bilera bat izan zuten atzo bertan Ermuko berrogeita hamar biztanle ingururekin. Topaketa horretan behin behineko geltokiaren kokalekuaren eta proiektuan aurreikusten diren zarataren kontrako neurrien berri eman zitzaien.
Proiektu horren esleipena duen Aldi Baterako Enpresa Elkartea datorren abuztuan hasiko da trenbide azpiegituraren obra zibilarekin. Lanaren burutzapenerako epea 28 hilabetekoa da, eta aurrekontua 21 milioi eurokoa. Lan horiei esker, Ermuak geltoki modernoa eta irisgarria izango du, eta Ermua-Eibar-Elgoibar ardatzean 15 minutuz behingo maiztasunak izango ditu. 
80 metro luzeko erdiko nasa izango duen Bilbo-Donostia lineako Ermuko geltoki berria eraikitzeko lanei esker kendu egin ahal izango da Valdespinako parkea eta N-634 errepidearen ondoko plaza bereizten dituen trenbide lubeta. Une honetan bi gune horiek eskailera eta igogailu bitartez daude lotuta. Etorkizunean, aisia gune bi horien arteko lotura pertsona guztientzako irisgarria izango da, inolako mugarik gabe, behealdeko igarobide bati esker. 
Bide-zubian altxatuta egongo den geltoki berriaz gain, proiektuan trenbidez egiten diren Ermurako sarbideak hobetzea ere aurreikusten da, egungo trazatua nabarmen hobetuko duen kilometro bateko tunel bati eta geltokitik oso gertu egongo den gune batean maniobrak egiteko mahuka eraikitzeari esker. Hori dela eta, Ermua-Eibar-Elgoibar tranbiak gaur egun eskaintzen duen maiztasuna hobetu ahal izango da. 
 Ermurako egingo den bide bikoitzeko trazatu berria 1.500 metro luze izango da. Sarrera Eitzaga inguruan izango du, eta ia osorik joango da tunel barruko trazatua duen saihesbidetik (1.025 metroko luzerakoa), Ermuko sarreraraino; gune horretan, N-634 errepidea gurutzatuko du 40 metroko luzerako bide-zubi baten bitartez, geltoki berrira iritsi aurretik. Ondoren, egungo trenbidearekin bat egingo du berriro, Izelaieta kaleko azpiko igarobidearen aurretik. Jarduketa horri esker, lur azpian egingo den saihesbidean dagoen Oletxeko trenbide-pasagunea kendu ahal izango da.

ETSk uda honetan ekingo die berriro tren geltoki berria eraikitzeko eta Ermuan trenbidea bikoizteko lanei. Horrela iragarri zuen joan den astean José Luis Sabas erakundeko zuzendari nagusiak, udalerrian bertan Carlos Totorika alkatearekin izan zuen bileran. Lanak birprogramatu eta gelditu egin ziren 2013ko martxoan.Herritarren zalantzak argitzeko, Sabasek eta ETSko teknikariek alde batetik, eta Totorikak eta Udaleko ordezkariek bestetik, bilera bat izan zuten atzo bertan Ermuko berrogeita hamar biztanle ingururekin.

Topaketa horretan behin behineko geltokiaren kokalekuaren eta proiektuan aurreikusten diren zarataren kontrako neurrien berri eman zitzaien.Proiektu horren esleipena duen Aldi Baterako Enpresa Elkartea datorren abuztuan hasiko da trenbide azpiegituraren obra zibilarekin. Lanaren burutzapenerako epea 28 hilabetekoa da, eta aurrekontua 21 milioi eurokoa.

Lan horiei esker, Ermuak geltoki modernoa eta irisgarria izango du, eta Ermua-Eibar-Elgoibar ardatzean 15 minutuz behingo maiztasunak izango ditu. 80 metro luzeko erdiko nasa izango duen Bilbo-Donostia lineako Ermuko geltoki berria eraikitzeko lanei esker kendu egin ahal izango da Valdespinako parkea eta N-634 errepidearen ondoko plaza bereizten dituen trenbide lubeta. Une honetan bi gune horiek eskailera eta igogailu bitartez daude lotuta.

Etorkizunean, aisia gune bi horien arteko lotura pertsona guztientzako irisgarria izango da, inolako mugarik gabe, behealdeko igarobide bati esker. Bide-zubian altxatuta egongo den geltoki berriaz gain, proiektuan trenbidez egiten diren Ermurako sarbideak hobetzea ere aurreikusten da, egungo trazatua nabarmen hobetuko duen kilometro bateko tunel bati eta geltokitik oso gertu egongo den gune batean maniobrak egiteko mahuka eraikitzeari esker. Hori dela eta, Ermua-Eibar-Elgoibar tranbiak gaur egun eskaintzen duen maiztasuna hobetu ahal izango da.  

Ermurako egingo den bide bikoitzeko trazatu berria 1.500 metro luze izango da. Sarrera Eitzaga inguruan izango du, eta ia osorik joango da tunel barruko trazatua duen saihesbidetik (1.025 metroko luzerakoa), Ermuko sarreraraino; gune horretan, N-634 errepidea gurutzatuko du 40 metroko luzerako bide-zubi baten bitartez, geltoki berrira iritsi aurretik. Ondoren, egungo trenbidearekin bat egingo du berriro, Izelaieta kaleko azpiko igarobidearen aurretik. Jarduketa horri esker, lur azpian egingo den saihesbidean dagoen Oletxeko trenbide-pasagunea kendu ahal izango da.

Euskadi, auzolana